EH Bilduk 116 zuzenketa aurkeztu dizkio Inklusiorako eta Diru-Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Lege-Proiektuari helburu orokor argi batekin: babes sistemak inor ez dezala utzi pobreziaren atalasearen azpitik, betiere Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko errealitate ekonomikoa aintzat hartuta, eta ez Estatu mailako pobrezia indizeak. Hala, urtez urte Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) zenbatekoa zehazteko, Jaurlaritzak berak Pobrezia eta Gizarte-Ezberdintasunak neurtzeko erabiltzen duen metodoa aplikatuko litzateke, bertan zehazten baita zein diren pobreziaren atalasea eta ongizaterik ezaren atalasea. Azken hau, EH Bilduren proposamenaren arabera, izango litzateke pentsiodunen kasuan DSBEk bermatu beharko lukeena.
Alde horretatik, EH Bilduko legebiltzarkideak azpimarratu du “Inklusiorako eta Diru-Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Legeak babes sistemaren zutabeak ipiniko dituela hamarkada baterako eta, hori hala izanik, etorkizuna haustura sozialik gabe eta bizitza duinak bermatzeko balio behar du”.
Helburu horrekin aurkeztu ditu EH Bilduk 116 zuzenketak. Besteak beste, ondorengo proposamenak ipini ditu mahai gainean, EAEko pobreziaren atalasea (ongizaterik ezaren atalasea pentsiodunen kasuan) erreferentziatzat hartzeaz gain: