AKTUALITATEA


| 2021-09-09 09:30:00

Lasarte-Oria EH Bilduk Michelin II proiektua ez du babestu gaurko Udal Batzarrean. Gure ustean, proiektu honen onarpena “aukera galdu” bat da.

Oroimen-ariketa bat eginda, gogoratu behar dugu, Michelin II izeneko partzelaren jatorria, Michelinek 2007an iragarri zuen berregituraketan kokatu behar dugu. Berregituratze horrek desindustrializazioa ekarri zuen, eta 800 lanpostu inguru galdu ziren. Horren ondorioz, lehen faktoria ziren zenbait lursail okupatu gabe geratu ziren, besteak beste, Michelin II izena eman zitzaion proiektua.

Proiektu horrek industrialde bat eraikitzeko asmoa zuen, sektore publikoaren eta Michelinen lankidetzarekin. Industrialde horretan 500 bat industria-lanpostu sortu nahi ziren. Konpromiso hori iragarri zuen multinazionalak desindustrializazioak inguru hartako enpleguan izango zuen eragin handia arintzeko.

Proiektua nahiko garatuta egon arren, ez zen aurrera atera, azken unean Eusko Jaurlaritzak uko egin baitzion zegozkion inbertsioak egiteari. Gerora, Michelinek lurzati horretan industriarako lanpostuak sortzeko konpromisoari uko egin zion eta, eraikuntza enpresa baten bidez, merkataritza zentro bat eraikitzea proposatu zuen. Proposamena bertan behera geratu zen,besteak beste, enpresak eskatutako hirigintza-plan haren garapenerako gainbalioaren beherapenari (gutxi gorabehera %50eko beherapena) ezezkoa eman zitzaiolako.

Aurreko legegintzaldian aurkeztu zen egungo proiektua. Udal Gobernuak behin betiko uko egin dio industria-proiektu bat sortzeri edo, gutxienez, balio gehigarriren bat emango duen proiektu bat sortzeari. Proiektu komertzial hutsaren aldeko apustua egin du: hotela, autoak konpontzeko tailerra, supermerkatua eta gasolindegia.

Horretaz guztiaz gain, azpimarratu beharra dago Michelin II lurzatia Lasarte-Oriako udal mugan geratzen den azken lurzati industrial librea dela, eta lurzati hori merkataritzarako soilik erabiliko da.

Hori horrela izanik, bi ereduren arteko talka garbia ikus daiteke: Lasarte-Oriako Udalak Michelin II eremuan garapen industrialari uko egin dio, eta aldiz, Usurbilgo Udalak Michelinek okupatu ez zuen beste partzela baten garapena iragarri du. Balio erantsi handia ematen zuten Gipuzkoako enpresak barnebiltzen zituen Usurbileko proiektuak, eta Covid 19ak sortutako krisiaren ondorioz, proiektuaren zati bat bertan behera geratu den arren, uztailean bertan jakin ahal izan dugu eremu horren garapenak aurrera jarraituko duela. Beraz, Lasarte-Orian, Michelinek okupatzen duen eremuan, hotel bat, supermerkatu bat, auto-lantegi bat eta gasolindegi bat izango ditugu, eta Usurbilek okupatzen duen eremuan, aldiz, industria-gune bat.

Horregatik guztiagatik, planeamendu hau “aukera galdutzat” jotzen dugu. Udal Gobernuaren proiektu sozioekonomiko ezaren, anbizio faltaren eta ez-gaitasunaren ondorio da. Beste batzuk, berriz, balio erantsiko proiektuak  erakartzeko gai dira,  baita mugikortasun iraunkorraren gaineko Mubil bezalako proiektu publikoak erakarzeko ere, Eskuaizetan, Zubietan, kokatuko direnak. Lasarte-Oriako Udal Gobernuak  gure udalerrian geratzen zaigun azken industria-partzela librean inolako balio erantsirik ematen ez duen merkataritza-proiektu bat ontzat eman du.

Horrez gain, nahiz eta arriskutsua den udalerriko bizilagunei lehentasuna ematen dien lan-hitzarmena abian jartzea; izan ere, gainerako herriek politika hori abian jarriko balute eta Lasarte-Oriak sortzen duen lanpostu-kopurua ttxikia kontuan hartuta, kaltegarria izan daiteke. Edonola ere, inola ere ez dugu baztertu nahi bere garaian PLAINCOrekin lortu zen enpleguari buruzko akordioa.

Baina uste dugu akordio horrek ez duela justifikatzen Udal Gobernuak garapen horren gainean burutu duen kudeaketa, eta gainera, zalantza batzuk sortzen dizkigu, eta uste dugu Udal Gobernu honek argitu beharko lukeela: nor arduratuko da hitzartutako kontratazioak benetan egiten direla ikuskatzeaz? Nork kontrolatuko du kontratu horien iraupena 5 urtera iristen dela? Gutxienez 5 urteko kontratuenak atentzioa ematen digu, ez baitago horrelako kontrataziorik. Zein organok erabakitzen du zein PLAINCOk ordaindu behar dituen baldintza ez-betetzeagatiko kalte-ordainak?Kontratazioak negozio bakoitzeko enpresa arduradunek egin behar dituztenean, zer legezko modu aurreikusi da PLAINCOa erantzule egiteko? Garrantzitsua da gai horiek argitzea; izan ere, proiektu honen justifikaziorik handiena, hau da, PLAINCOrekin sinatutako enplegu-akordioa, mugatuta dago.

Horregatik guztiagatik, Lasarte-Oria EH Bilduk ez dugu babestuko Michelin II merkataritzagunea sustatuko duen Hiri Antolamenduko Plan Berezi hau.