Herriak dituen etorkizuneko erronkei erantzuteko honako hauek dira Lasarte-Oria EH Bilduk egindako proposamenak:
Etxebizitza politika publikoak:
Udalaren jabetzako etxebizitza alokairu sozialera bideratzea.
Kotxerasaeko hirigintza garapenean udalaren jabetzakoak izango diren etxebizitza guztiak etxebizitza publikotarako erabiltzea.
Berdintasun-politikak
Berdinkatun teknikariaren postua sortzea eta kontratatzea.
Politika sozialak:
Egungo defizit asistentzialari erantzuteko eta politika sozial eraginkorrak egiteko bi gizarte-langileren eta administrati baten postuak sortzea eta kontratratzea.
Politika industriala:
Dagoena babestu eta sendotzeko eta jarduera ekonomiko berriak erakartzeko Oriako industriagunean birgaitu, berurbanizatu eta birdensifikatzea.
Kultura:
Zumaburuko euskaltegi zaharreko eraikina egokitu, eraberritu eta Lasarte-Oriako kultur eragileei esleitzea.
Mugikortasun jasangarria:
Kale nagusia oinezkotzea, herritarren beharrak eta erritmoak errespetatuz.
Azpiegiturak:
Askatasunaren plazan aterpea jartzea.
Lasarte-Oria EH Bilduren ustez, egindako proposamena, zazpi ardatzak, estrategikoak dira herriaren garapenerako, eta Udal Gobernuarekin adostasunetara iristen ahalegindu garen arren, Udal Gobernuarekin izandako negoziaketetan ez dugu erantzun positiborik jaso. Udalbatzarako gainerako talde politikoekin elkartuko gara, gure proposamena azaldu eta horiek garatzeko aukerarik badagoen aztertzeko.