AKTUALITATEA


| 2022-05-20 15:38:00

Lasarte-Oria EH Bilduk 2020an ekin zion Herrigintzen dinamikari. Gure herrian, arlo bakoitzean, ditugun beharrak identifikatu eta nolako herria, nolako Lasarte-Oria, nahi eta behar dugun hausnartzeko helburuarekin antolatu genituen lau mahai-inguru sorta. Hasitako bideari jarraipena emateko, ikasturte honetan herriko kultur eragile eta sortzaileen errealitatea ezagutzeko lanari ekin genion. Helburu zehatza honako hau izan da: Lasarte-Oriako kultur eragile eta sortzaileen beharrak identifikatzea eta soluzio posibleak jasotzea. Bide horretan, zenbait kultur eragiletako kide eta sortzailerekin elkarrizketak izan ditugu, banaka zein taldeka. 

Jarraian duzuen dokumentu honetan, elkarrizketa horietatik ateratako ondorioak jaso ditugu.