Mertxe Aizpurua bozeramaileak ezkerreko subiranistaren abstentzioa argudiatu du, legearen zenbait artikuluk euskal erakundeen eskumenak urratzen dituztela iritzita. EH Bilduk deitoratu egin du legeak haurrak ardurapean dituzten familien etxegabetzeak ez debekatzea, eta ohartarazi du legeak agente izaera emango diela zerbitzu sozialetako langileei, Irune Costumeroren gisako kasuei atea irekiz.
Eba Blanco legebiltzarkideak eta Oskar Matute diputatuak EH Bilduren izenean hitz egin dute Gasteizko Legebiltzarrean aho batez onartutako proposamena defendatzeko: "Amiantoaren biktima guztiei egindako kaltea konpontzeko garaia da".
Ezkerreko indar subiranistaren Kongresuko bozeramailearen arabera, Marlaskaren hitzek beste behin erakusten dute Estatuko botereek tortura isilpean eta inpunitate osoan mantendu nahi dutela
"Juan Carlos Borboikoa badoa, baina Felipe eta monarkia geratu egingo dira. Espainiako monarkiaren benetako izaera ustela eta antidemokratikoa ezkutatzea helburu duen operazioa da", salatu du Mertxe Aizpuruak.