Arias Navarro eta Fragaren gobernuaren inplikazio zuzenari buruzko hainbat dokumenturen berri izan ostean, azalpenak eskatu dizkio ezkerreko indar subiranistak.
Administrazio publikoan sektore askok pairatzen duten arrakalari digitalari aurre egiteko eta aurrez aurreko arreta bermatzeko mozioa onartzea lortu du EH Bilduk Kongresuan, Espainiako Gobernua osatzen duten indar politikoekin hainbat neurri adostuta.
Kongresuak datorren astean eztabaidatuko du EH Bilduren mozioa, laguntza sozialetara (Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrera, esaterako) sarbidea errazteko, kudeaketa presentziala bermatzeko, administrazio publikoaren aplikazioak aldatzeko eta tramiteak arintzeko asmoz.
Akordioa egin du Espainiako Lan Ministerioarekin, lan erreforman aurreikusi gabeko eskaera nagusietako bat Enplegu Legean txertatuta. Adostutako neurriak babes gehigarria emango die langileei eta kaleratze kolektiboak egiteko bidea estutuko die enpresei.