EH Bilduren Senatuko bozeramaileorde Idurre Bidegurenek poliomielitisak jotako pertsonen aldeko pausoak eman ditzala eskatu dio Angel Victor Torres ministroari, Memoria Demokratikoaren legea betez. Bidegurenek gogoratu du gobernuak ikerketa prozesuak sustatzeko betebeharra duela Francoren diktaduran polio birusak eragindako epidemiaren hedapenari buruzko egia argitzeko, baita osasun eta gizarte arloko neurriak hartzeko ere polioak eta postpolioak eragindako pertsonen alde.
"Egia esan, hainbeste urteko borrokaren ondoren, legea oso pozgarria izan zen kaltetuentzat, baina bete gabe igarotzen den egun bakoitzeko, geroz eta larriagoa da pertsona gaixoen egoeran. Dakizun bezala, beharrezkoa da neurri errealak lehenbailehen hartzea, gaixotasunarekin lotutako elkarteen eskaerei erantzungo diotenak; azken finean, bizitza erraztuko dieten neurriak”, nabarmendu du Bidegurenek.
Ministroaren konpromisoa
EH Bilduko senatariari erantzunez, Torres ministroak konpromiso osoa agertu du Memoria Legean adostutakoa bete eta azken muturreraino garatzeko. Senatuko kontrol saioan iragarri du bere ministerioa neurriak hartzen ari dela jada poleolitiaz gaixotutako pertsonen aferari erantzuteko eta frankismoan egindako zabarkeriak konpontzeko.