AKTUALITATEA


| 2026-02-20 09:42:00

La Cumbre jauregia donostiarren esku uzteko eta memoria gune bihurtzeko azken pausoa eman izana nabarmendu nahi du EH Bilduk.

Espainiako Gobernuarekin akordioa erdietsi genuenetik atsedenik gabe lanean aritu gara memoria gune izendatzeko prozesua bizkortzeko eta, oztopoak oztopo, Estatuko biktimei zor zaien aitortza bermatzeko.

Joxean Lasa, Joxi Zabala eta beste hamaika euskal herritar torturatu zituzten eraikina Donostiara eskualdatzeko EH Bilduk lortu zuen akordioa behingoz gauzatzea abiapuntu garrantzitsua da memoria inklusiboa eraikitzeko eta hamarkadetan ukatutako errealitate isilarazia azaleratzeko bidean.

La Cumbre krudelkeriaren ikur izatetik memoria gune izatera pasatzea aurrerapauso ukaezina da biktimei erreparazioa bermatzeko bidean, urteetan eskatu duten bezala. Probestu dezagun abagune historiko hau torturaren gordintasuna ikusarazteko eta mekanismo eraginkorrak martxan jartzeko berriro gerta ez dadin.