AKTUALITATEA


| 2023-06-27 16:11:00

Espainiako Ministroen Kontseiluak gaur Ukrainako gerraren ondorioz martxan jarritako alokairu kontratuen luzapen automatikoa bertan behera uztea erabaki ostean, EH Bildu haserre agertu da azken legegintzaldian onartutako neurri sozialen ildotik ez doala iritzita, eta iragarri du gobernuari presazko azalpenak eskatuko dizkiola, neurri hori lehenbailehen berreskuratzeko lan egiteaz gain.

Ezkerreko talde subiranistaren arabera, oso larria da gobernuak atzera egin izana eta alokairu kontratuak sei hilabetez luzatzeari uko egitea, Kongresuko gehiengo aurrerakoiak eskatzen duenaren aurka. Milaka herritar babesten zituen neurria zen, beste sei hilabetez kontratuan adostutako baldintza berberekin jarraitzeko aukera ematen baitzien. Espainiako Gobernuaren erabakiak, zenbait gobernuk Etxebizitzaren Legea neurri onuragarriak aplikatzeko borondate faltarekin batera, ziurgabetasun handiagoa gehitzen die milaka familiari, ekainaren 30etik aurrera babesik gabe geratuko baitira.

Ildo horretan, EH Bilduk gogorarazi du arlo horretan eskumena duten erakundeek tentsionatutako eremuak aitor ditzaketela eta alokairuen prezioak muga ditzaketela jada, Etxebizitza Legeak baimentzen duen bezala. Aurrekontuen negoziazioan eta Etxebizitza Legean lortutako akordioei esker, alokairuen urteko berrikuspenaren muga luzatzea lortu zuen EH Bilduk: %2koa 2023an eta %3koa 2024 osoan.