Iruñea

"Alokairuzko babeserako 300 etxebizitzaren promozioa garatuko dugu, erdiak gazteei zuzenduak"

Asironek iragarri du Pobreziaren eta Menpekotasunaren kontrako planak garatuko dituztela: “Gure egitekoa okerren pasatzen ari direnei laguntzea da”

| 2019-05-13 17:47:00

 

EH Bildu bi lehentasuna ezarri ditu etxebizitzaren arloan datorren legegintzaldiari begira: batetik, larrialdi egoeran dauden familientzako udal etxebizitza eraberritzeko planari amaiera ematea, zaharberritutako 170 pisu jarriko direlarik 500 pertsonen eskuetan; eta bestetik, alokairuaren merkatuan eragin, bi neurriren bitartez: alokairuzko babeserako 300 etxebizitza eraikitzea, zeintzuetatik 150 auzoko gazteen emantzipazioa bultzatzera bideratuko diren Gazteria planaren barruan; eta Aloka Programa garatzea, egun hutsi daude etxebizitza probatuak alokairura ateratzeko, Udal Etxebizitza Bulegoak kudeatuko duen Alokairu Poltsa baten bitartez. 

Arrotxapeak San Pedro auzoan egindako adierazpenetan, alkate eta EH Bilduren hautagaiak adierazi du, proposamen horiek helburu bikoitza dutela: “Etxebizitzara sarbidea oinarrizko eskubide gisa aitortzea, okerren pasatzen ari direnak laguntzea eta baliabidek garatu alokairua aukera bat izan dadin hiri honetan”. EH Bilduk etxebizitza arloan aurkeztutako neurriekin batera, alokairuaren merkatura pisu gehiago ateratzea xede duen ekimenean sakonduko dutela adierazi du Asironek: banku eta higiezin agentziek dituzten etxebizitza hutsen gaineko zerga aplikatzea. 

Agerraldi horretan bertan Joseba Asiron alkateak ekintza sozialari loturiko beste bi neurri aurreratu ditu, EH Bilduk datorren legegintzaldiari begira garatuko dituenak: pobreziaren eta bazterkeriaren kontrako plana eta etxebizitza duinaren, enpleguaren eta ongizatearen aldekoa; urteroko aurrekontuetan partida zehatza izango duena eta egoera horien atzean dauden faktoreei aurre egitea helburu duena. Bestalde, Menpekotasunaren Udal Arreta Plana sustatuko du, etxez-etxeko Arreta Zerbitzuaren lana osagarritzeko, baita egun dauden diru laguntzak eta beste erakundeetatik iristen diren laguntzak osatzeko ere; gaur egun Iruñean bizi diren eta menpekotasunen mailaren bat duten 5000 pertsonen %100ari arreta bermatzeko. 

Bukatzeko, Asironek nabarmendu du “egun hauetan atzoko Iruñearen, Enrique Mayak ordezkatzen diren Iruñearen eta etorkizuneko Iruñearen, EH Bilduk gisatzen duen aldaketaren arteko desberdintasunak ikusten ari gara. Guk garapen planak proposatzen ditugun bitartean, egoera zailean dauden pertsonentzako laguntzak eta hiriaren aniztasuna aitortzeko planak, Navarra Sumaren lehentasuna atzera egitea da, lau urte hauetan egin den guztia desegitea Iruñea gris hartara itzultzeko, Erregimenaren garaietako Iruñea zurrun eta injustu hartara. 

 

 

Plan estrategiko bat eta aniztasuna koordinatzeko bulegoa eta topaketarako etxea, Iruñean integrazioa sustatzeko neurriak

Hiri integratzaile eta solidario baten aldeko apustua sendotzeko, garapenerako laguntzetara udal aurrekontuaren %1 bideratzeko konpromisoa hartzen du EH Bilduk

| 2019-05-12 14:09:00

Bide orri oso bat proposatzen du EH Bilduk datorren legegintzaldian aniztasunaren gaia lantzeko, Plan Estrategiko bat idaztetik, harrerako guneak lagatzera doana, Iruñeko kultura aniztasuna hiriko ezaugarri nagusienetariko bat izan dadin. Bide orri horretan, garapenerako laguntzak aurrekontuaren %1etara igotzea jasotzen da, modu horretan, Iruñeko Udala Estatuko lehena izango delarik irizpide hori betetzen eta hiriko aniztasuna aitortzeaz gainera, okerren pasatzen ari diren herrialdeak laguntzen.

Joseba Asiron, Iruñeko alkatetza berresteko EH Bilduren hautagaiak, Zaporeak erakundeak San Frantzisko plazan antolatutako ekimenera eginiko bisitan, azaldu duenez, “Plan Estrategiko bat jarri nahi dugu martxan Elkarbizitza eta Kultura Aniztasunerako, aniztasunaren kudeaketarako udal zerbitzu bat sustatuko duena. Funtsezkoa da harrerarako hiri bat eraikitzea, irekia eta solidarioa, ez soilik bertan bizi direnekin, baizik eta onera datozenekin ere”. Bide orri horretan bi neurri nagusi jasotzen dira: batetik, Iruñea Harrera Hiria Bulegoa, aniztasun politikak kudeatu eta koordinatzeko, bai harreraren ikuspuntutik eta baita ere elkarbizitza eta sentsibilizazioaren eremutik ere. Eta bigarrenik, Kultur Aniztasun eta Migrazioaren Etxea sortzea, topaketa gune modura non hiri honetako jatorri desberdinetako komunitateen artean interakzioa eta elkarrizketa ekimenak bultzatuko diren, elkarrekiko errespetutik eta aitortzatik abiatuz kultur aniztasuna eta elkarbizitza indartzeko.

"Iruñea bere etorkizunerantz harro, ziurtasunez, mugitzen den hiria da. Eta geldiezina da"

Joseba Asironen hitzartzea, Iruñeko alkatetza berresteko EH Bilduren hautagaia.

| 2019-05-11 09:00:00

"Orain dela momentu bat, honuntz nentorrela, beste goiz bat etorri zait burura, orain dela lau urteko goiz bat, plazan berbertsu honetan. Ziur naiz zuotako asko eta asko plaza honetan egon zinetela, beste ehundaka emakume eta gizonekin, gobernu eskuindar, autoritario, eta itogarrien ondoren, Iruñeak berriz ere arnasa hartzen zuela ospatzen. Urtetan zehar amestutako, borrokatutako, denfendatutako desio kolektibo baten adierazpen espontaneoa izan zen, eta plaza hau, Iruñeko gauza garrantzitsu guztien ospakizunak hartzen dituen duen plaza hau, jendez bete zen.

Hoy, más que nunca, recuerdo aquella mañana de hace cuatro años. Hombres, mujeres, jóvenes, personas mayores, se reunieron aquí de manera espontánea, más allá de las siglas políticas o de las lealtades partidistas, para celebrar, que los pamploneses y pamplonesas de a pie recuperaban su ciudad, tras décadas de asfixia, autoritarismo, sectarismo, persecución, malestar social y descontrol económico que nos dejaron los gobiernos de derechas.

Aquella mañana, mis compañeros y compañeras de gobierno bajamos a la plaza a entregaros la makila de mando. Un gesto sincero, honesto, sencillo, pero simbólico, que representaba nada más y nada menos que el Ayuntamiento de Pamplona y su gobierno volvía a estar en manos de pamploneses y pamplonesas. Que durante los próximos cuatro años, las gentes de Iruñea volverían a ser los creadores de su propia historia.

Pero aquel gesto, y aquella fiesta espontánea, aquel anhelo colectivo, conllevaba una gran responsabilidad. La de convertir a Pamplona en la ciudad que queremos que sea. Hoy, cuatro años después, no puedo aseguraros que lo hayamos conseguido, cuatro años no son suficientes para transformar radicalmente una ciudad, pero sí puedo aseguraros que nos hemos dejado la piel en ello, y que hoy estamos unos pasos más cerca de conseguirlo.

Gaur Iruñean hobeto bizi gara. Iruñea bere etorkizunerantz harro, ziurtasunez, mugitzen den hiria da. Hitzak oso tresna boteretsua dira, gauzak definitu eta forma ematen dietelako. Gaur Iruñea hitzekin definitu beharko banuke harreratsua, solidarioa, justua, berdintasunezkoa, adeitsua, goxoa… dela esango nuke. Baina batez ere hitz batek definitzen du Iruñea: Geldiezina.

Imparable es sin duda la palabra que hoy define Iruñea. Esa es la palabra que me viene a la cabeza cuando veo a toda la gente de los barrios que ha trabajado día a día para mejorar Iruñea. Antes Amaia nos ha recordado cómo era la vida de los barrios bajo los mandatos de UPN. No lo olvidemos nunca. Unos barrios perseguidos, castigados, a los que no se les dejaba ser lo que realmente son: el motor, los brazos, piernas, manos, el corazón de Iruñea. Aquella Iruñea ya pasó a la historia, pero no debemos olvidar todo aquello, porque hoy, a las puertas de estas elecciones, amenaza con volver a asomar la cabeza.

Es responsabilidad de todos y todas defender la Iruñea diversa y acogedora que hemos creado. Y esa Iruñea se defiende día a día en la calle. Y se defiende en las urnas. El 26 de mayo no podemos quedarnos en casa, no podemos permitir que aquella Iruñea sectaria, elitista, irrespetuosa vuelva a nuestras calles, a nuestras casas, a nuestras vidas. Necesitamos que todas las personas que votaron en 2015 vuelvan a hacerlo, con la misma ilusión, con las mismas ganas, con la misma esperanza. Porque cuando todos nos unimos por Pamplona, somos imparables.

El 26 de mayo ganaremos el plebiscito entre la Iruñea del ayer y la del mañana, entre la Iruñea de unos pocos, y la de todos. Lo hicimos en 2015, cuando nos decían que aquello no podría ocurrir, que éramos unos ilusos. Y lo hicimos realidad. Todo comenzó como comienzan las grandes transformaciones sociales, con un sueño. Y creyéndonoslo. Así se consigue que lo imposible se vuelva posible.

Así que el 26 de mayo volveremos a conseguir que lo imposible sea, otra vez, posible. Salimos a ganar y vamos ganar, no me queda ninguna duda de ello. Salimos a ganar la Iruñea abierta y moderna, cosmopolita y solidaria, la Iruñea justa y de los avances sociales. Salimos a ganar la Iruñea que acoge a las personas migrantes, como Beltxa, como otros tantos y tantos que son ya, por el hecho de estar entre nosotros, pamploneses y pamplonesas.  Salimos a ganar la Iruñea que ofrece igualdad de oportunidades para todas las personas. Salimos a ganar la Iruñea que se manifiesta en esta plaza por las injusticias, y le dice al mundo orgullosa que en Iruñea no se toleran ningún tipo de agresiones. Salimos a ganar la Iruñea que recupera su pasado, y reparte verdad, justicia y reparación a las miles de víctimas del odio franquista, porque gracias a ellas estamos hoy aquí. Salimos a ganar la Iruñea que se transforma para convertirse en una ciudad respetuosa y sostenible. Salimos a ganar la Iruñea diversa, la Iruñea multicultural, la Iruñea que puede ser milenaria y moderna al mismo tiempo. Salimos a ganar la Iruñea rebelde, que no se calla ante las injusticias, que en los momentos más adversos no vacila, y da un paso adelante. Salimos a ganar Iruñea. Y lo vamos a conseguir, otra vez! Ese es nuestro modelo, eso somos nosotros y nosotras, eso es EH BILDU.

Gora zuek! Gora Iruñea! Gora Euskalerria Bildu!"

"Ekintzaileak laguntzeko plana bultzatuko dugu eta Iruñeko inbertsio ahalmena handitzen jarraitu"

Geltokik islatzen duen ekonomia zirkularraren eredua eta tokiko produktua lehentasuna izango diraEH Bilduren kudeaketa ekonomikoan datorren legegintzaldian

| 2019-05-10 08:46:00

 

Iruñeko Alkateak eta EH Bilduren hautagaiak, Joseba Asironek, udal subiranotasuna defendatzearen alde egin du, Udalak duen diru soberakina kudeatu ahal izateko. Une honetan 65,7 milioi euro daude geldiarazita Estatuko Aurrekontuen Egonkortasunerako Legearengatik. Funts hori “Iruñeko hiritarren bizitza hobetzera” bideratzearen alde egin du Asironek.

Era berean, Asironek aitortu du ekonomia zirkularraren eredua eta tokiko produktuan oinarritutako gertuko komertzioa sustatzen eta garatzen jarraituko dutela, Geltokik islatzen duen ereduan sakontzen alegia. Hain zuzen ere, proiektu honen instalazioetan, Autobus Geltoki Zaharreko eraikinean, EH Bilduren hautagaiak Aranzadiko Ekoparkea indartzearen alde egin du, ekonomia zirkularrean ikasteko motore gisara.

Halaber eta enplegu politikari erreferentzia eginez, Asironek lau urteko laguntza eta sustapen plan baten alde egin du, ekintzaileei eta enpresa proiektu berriei zuzendurikoa, finantzazio bide berri bat izango duena. Hau litzateke udalak enplegu alorrean dituen eskumenen mugatuak gainditzeko neurri berritzaileetako bat.

“Legegintzaldi honetan egindako kudeaketa ekonomia onaz gaindi, bide handia dago oraindik ere Iruñean berdintasun ekonomiko eta soziala lortzeko. Hori da gure helburu nagusia datorren legegintzaldirako. Iruindar guztientzat kudeatuko dugu, baina bereziki gaizkien pasatzen ari diren guztientzat: hilaren amaierara iristeko zailtasunak dituztenak, etxebizitza duina izateko ezintasunak dituztenak… Hori dugu xedea: kontu publikoak ongi kudeatzea, aberatsak ginen garaietan eta aurreko gobernuek eginiko xahuketatik eratorritako zorra kitatzea. Agerian utzi dugu EH Bilduk ongi kudeatzen duela, modu arduratsuan, eta bereziki, pertsona guztiek aukera berdinak izan ditzaten kudeatzen dugula. Ez dugu inor atzean utziko”, gehitu du Asironek.

Hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, alkatetza berresteko hautagaiak berretsi du “aldaketa politikoa defendatzeko” bozkatzera joatea garrantzitsua dela, maiatzaren 26ko hitzordua “plebiszitu bat izango delako Navarra Sumak ordezkatzen duen iraganaren eta EH Bilduk gidatzen duen etorkizunaren artean”. “EH Bildu da Iruñean aldaketa geratzeko etorri denaren bermerik onena”, adierazi du Asironek bukatzeko.

M26an irabaztera aterako gara, aldaketa berretsiko dela bermatuz

Joseba Asiron alkateak, EH Bilduren udal taldeaz lagundurik, nabarmendu du legegintzaldi honek agerian utzi duela Aldaketak “hiri eredu” bat duela eta “gobernatzeko beste eredu bat”, aldiz, beste batzuek ez dutela proiekturik “Erregimena, dietak eta pribilegioak berreskuratzea” besterik.

| 2019-05-09 13:42:00

EH Bildu irabaztera aterako de Iruñeko maiatzaren 26ko hauteskundeetan, eta sinetsita dago legegintzaldi honetan egindako lanak posible egingo duela berriro ere udal gobernuaren buruan izatea. Halaber Aldaketa posible egin duren indarren arteko elkar ulermenaren alde agertu da. Hala azaldu du Joseba Asiron Iruñeko alkatetza berresteko hautagaiak, EH Bilduren udal talde osoarekin batera egindako prentsaurrean. Maider Beloki, Joxe Abaurrea, Patricia Perales eta Aritz Romeo alboan dituela, Joseba Asironek adierazi duenez, “etorkizuneko Iruñearen oinarriak ezartzeko gai izan gara, guregan hartu genituen konpromiso gehienak aurrera atera ditugularik, eta bereziki, modu eskuzabal eta zintzoan ahalegindu gara 2015ean makila eman gelion jende andana horri ez hutsik egiten”.

Etorkizunari begira, alkatetza errepikatzeko hautagaiak azaldu du lehentasuna “Iruñea justu eta solidario baten alde egitea dela; konprometitua eta elkarbizitzan oinarritua; berdea, jasangarria eta ireki; parekide eta partehartzailea; ekonomikoki osasuntsua eta publikoaren alde egiten duena; hiri prestatua eta etorkizunekoa”. Asironek aitortu du konpromiso horiekin betetzea posiblea dela “jada agerian utzi dugun moduan”, baina azpimarratu du horretarako ezinbestekoa dela “2015ean aldaketaren alde egin zuten pertsona guztiek berriro aldaketaren alde egitea eta ondokoak ere animatzea”. Era berean, nabarmendu du zein izango den datorren legegintzaldirako apustua: "irabaztera goaz eta gobernatzeko xedea dugu. Hauteskunde hauek plebiszitu bat izango dira atzoko Iruñearen artean, Navarra Suma eta Enrique Mayak ordezkatzen duten iragana, eta EH Bilduk gidatuko duen etorkizuneko Iruñearen artean. Argi adierazi du “aldaketa berrestea” dela xedea “aldaketa, hori posible egin zuten eragile eta espazioekin.

"Aldaketa ez da eslogan bat bakarrik, ez da kontzeptu huts bat edo hitz soil bat… aldaketa milaka eta milaka lagunen desira da, hamarkadetan isilduak izan diren pertsonena, aurrerakoiak sentitzen direnen itxaropen adierazpena, aniztasuna altxortzat dutenena eta herri honetako aniztasunaz harro sentitu eta aitortzen dutenena… Eta bereziki, pertsonak benetako lehentasun bezala hartzen dituzten guztiena”, adierazi du.

 

Hiri eredu berria, gobernatzeko beste eredu bat

Maider Beloki, kultura zinegotzia eta EH Bilduko zerrendako bigarrena, izan da legegintzaldiaren balorazioa egin duena. Nabarmendu du “xahuketa, dietak, bazterkeria eta errepresioa protagonista izan diren hamarkaden ostean erakutsi dugu badagoela gobernatzeko beste eredu bat, herritarrak entzuten, aniztasuna errespetatzen, ahotsa ematen, pertsonen interesak lehenetsiz eta publikoa defendatuz, eta ez guztion dirua xahutuz”. Adibide gisara gogora ekarri ditu auzo foroak, haur eskolak, gertuko polizia eredua, larrialdi egoeretarako etxebizitza politika, Erorien inguruko ekintzak edota “burutu den kudeaketa ekonomiko bikaina, Udala UPN eta PSNk utzi zuten zenbaki gorrietatik ateratzeko”.

Oposizioari dagokionez, Joxe Abaurrea zinegotziak eta zerrenda hirugarren doanak, oposizioaren lana baloratu du eta Labriteko pasarelarekin gertaturikoa ekarri du gogora UPNren Gobernuen “metafora” gisara: “Dena dirua xahutzea eta dena itxura, baina harraskatzen hasi eta usteldurak agertzen dira, zatika erortzen ari dena, inolako oinarririk gabe; eta are okerragoa dena, helburu bakarra duena: desmuntatzea eta ordezkatzea”. Gogora ekarri du gainera eskuinaren estrategia izan dela “polemikak sortzea, konfrontazio hutsala luzatzea, garrantzirik gabeko gaietan sua eragitea eta udal bizitza epaitegietara eramatea, Udalarenak diren eskumenak ere kolokan jartzeraino”.

PSNrei dagokionez, adierazi du “zenbakiek bere kabuz hitz egiten dute eta bozketen %95ean UPNrekin batera bozkatu dute, diskurtso bera errepikatuz, eskuinaren argudioak barneratuz, eta batzuetan, urrutiagora ere iritsiz. “Argi dago PSNren Iruñerako proiektua eskuinaren proiektua dela”, eta bukatzeko, nabarmendu du “PSN Erregimenaren zutoin oinarrizkoa da eta zoritxarrez, aukera izanez gero, berri erregimena berretsiko du”.