Iruñea

Asiron: “Iruñeak berdintasun politiketan eta eraso sexisten aurkako borrokan erreferente bilakatu da, eta EH Bildu da bermerik onena konpromiso horrek aurrera egiteko”

Udal aurrekontuetatik berdintasun politiketara bideratzen den aurrekontua %1era igotzea eta ahalduntze eskola garatzea dira eginiko proposamen batzuk.

| 2019-05-22 15:04:00

 

“Iruñea legegintzaldi honetan erreferente bilakatu da bai eraso sexisten aurkako borrokan eta bai emakume eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko oinarriak ezartzearen aldeko konpromisoan. Iruñean inork ez du lan honen garrantzia zalantzan jartzen, nahi eta indar batzuek berdintasunaren alde egitea bera kolokan jartzen duten”, horrela laburbildu du Joseba Asironek, Iruñeko alkatetza berresteko EH Bilduren hautagaiak, berdintasun alorrean legegintzaldi honetan egindako lana. Bere iritziz, Iruñean jazotako lorpena zergatia “elkar hartuta lan egitearen ondorioa da, aski dela esaten jakin dugulako, erakundeak mugimendu feministaren alboan egoten jakin dutelako eta argi dugulako eraso sexistak bezalako gertakizunak ezkutatzea, erasotzaileei inpunitatea ematea dela”. Nafarroako Artxibo Orokorraren alboan egindako agerraldian, EH Bilduren hautagaiak adieraz du “Iruñeak harro sentitu behar du berdintasun politiketan eta eraso sexisten aurkako borrokan erreferentzia izateaz eta EH Bildu da bermerik onena konpromiso horrek aurrera egiteko”.

“EH Bilduk berdintasunaren alde egiten duen apustua argia da: datorren legegintzaldian aitzindariak izango gara berdintasun politikak aurrekontuetan izango duten islan, azpiegituretan eta bereziki berdintasuna errealitate bar izan dadin erakundeetatik beharrezko tresna guztiak bultzatzean”. Modu horretan, Joseba Asironek koalizioak datorren legegintzaldiari begira dituen hiru apustuak nabarmendu ditu: batetik, berdintasun politikak lantzeko udal aurrekontuak %1era igotzea; bestetik, Hirugarren Berdintasun Plana garatzea, besteak beste, ahalduntze eskola bultzatuz; eta azkenik, emakumeon asoziazionismoa babesteko plan bat martxan jartzea.

Lan ildo hauek proiektu zehatzetan gauzatuko dira, adibidez Emakumeen Etxearen garapena, Udaleko edozein araudi edo planekin batera genero ikuspegiko txostenak aurkezteko beharra eta mugimendu feministarekin elkarlanerako espazioak zabaltzea, Sanferminak Berdintasunean esperientzia oinarritzat hartuta.

 

Asiron: “Igandean dieten, inposizioen eta Rodezno Kondearen Iruñearen artean, eta aurrerapen sozialen, elkarbizitzaren eta aniztasunaren Iruñearen artean erabaki beharko dugu”

EH Bilduko hautagaiak Eroriei buruzko kontsulta bat egiteko konpromisoa hartu du eta Bakearen eta Elkarbizitzaren aldeko Batzorde bat osatzekoa.

| 2019-05-21 12:43:00

 

Erorien eraikinaren aurrean, zeinen etorkizuna datorren legegintzaldian erabakiko den herri kontsulta baten bitartez, Iruñeko alkate eta EH Bilduren hautagaiak, Joseba Asironek, adierazi du “datorren igandean erabaki beharko dugu CANeko dieta ezkutuen, inposizioen eta Rodeznoko Kondearen Iruñeara itzuli edo aurrerapen sozialen, elkarbizitzaren eta aniztasunaren defendatzen duen Iruñean aurrera egin”. “Hortxe gaude, oso gutxi geratzen da. Azken ahalegina, gure ingurukoak animatu eta konbentzitzea besterik ez. Aldaketa berrestetik oso gutxira gaude, mila eta milaka pertsonek urte luzez borrokatu zuten aldaketa”, nabarmendu du Asironek eta eskatu “aldaketaren alde egiten duen inor ezin da gelditu etxean”.

“Maiatzaren 26ko hitzordua 2015ekoa baino historikoagoa da, etorkizuna irabazteko garrantzitsuagoa, aldaketa egonkortzeko eta erakusten jarraitu badagoela gobernatzeko beste eredu bat, justuagoa eta zintzoagoa, ezkutuko dietarik eta diru xahuketarik gabekoa”, adierazi du EH Bilduren hautagaiak. “Ezin dugu botoa sakabanatu, inor ezin da PSNrekin tronpatu, berriro ere eskuineko gobernuaren alde egino duelako. Hala aldaketa bermatzeko botorik eraginkorrena EH Bildu da”.

Memoria historikoaren alorrean datorren legegintzaldian ditugun proposamenei begira, alkateak hiri azpimarratu ditu: Herri Kontsulta bat sustatu, partehartze araudi berrian zehatutako terminoetan, Erorien eraikinari  eta bere inguruari buruzko Nazioarteko Lehiaketaren irabazlea ezagutzeko 2020 urtean. Bestetik Bakearen eta Elkarbizitzaren aldeko Batzordea osatzea proposatzen du eta Memoriarentzat egun bat definitzea. Arrazoi politikoak direla eta indarkeriaren biktima diren pertsona guztientzat memoria eguna. “Gaur memoria historikoaz hitzegiteko bildu gara, baina igandean hautsontziak bozka paperez bete beharko ditugu monumentu hau altxatu zutenen oinordekoak frenatzeko. Aldaketa gelditzeko etorri da. Eta gure esku dago lortzea, horretarako gure bozka aldaketari emanez”, bukatu du.

 

ALBISTEAK

EH Bilduk Gizarte Larrialdietarako Burtsa bat sortzearen alde egin du, Covid-19ko krisiaren ondorioei aurre egiteko, 2019ko superabita, 2020ko IFSak eta egungo aurrekontuko partidak emanez

2020-03-27 12:45:00

Premiazko gizarte-beharrak, mendekotasunari arreta ematea, gizarte-zerbitzuak finantzatzea eta tokiko ekonomia babestea eta berreskuratzea izango lirateke gastu-lehentasunak.

EH Bilduk udal langileak eta kontratak berrantolatzeko eskatu dio Udalari, oinarrizko zerbitzuak indartzeko: etxez etxeko arreta, Gizarte Zerbitzuak eta Herritarren Segurtasuna

2020-03-26 16:26:00

Koalizioak Udalak ematen ari dituen zerbitzuen erradiografia eskatu du berriro, eta EMADeko langileak osasun-langileekin parekatzea eskatu du, materiala hornitzeko

EH Bilduk Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuen kontratuei eustea eskatu du, krisi honetan Iruñean okerren pasatzen ari direnak artatzeko funtsezko tresna delako

2020-03-25 13:32:00

Koalizioak uste du haur eta gazte ahulenen jarraipena lehentasuna izan behar dela, etxebizitzetan konfinatzea dakarren krisi batean.

EH Bildu Iruñea hiriaren esku jarri da, eta Bozeramaileen Batzordea koronabirusaren krisian agintzen duen adostasun-organoa izatea proposatu du

2020-03-13 14:59:00

"Larrialdiaren" aurrean, Udalaren jarduera konfrontazio politikotik aldentzea, zerbitzurik onenak bermatzea eta erabakiak adostasunez hartzea defendatzen du