Iruñea

Albisteak

Iruñean Joseba Asiron buru duen gobernu aurrerakoi bat osatzeko elkarrizketa bideak aztertzeko dokumentu bat helarazi die EH Bilduk PSN eta Geroa Bai alderdiei


PSNk ezezkoa eman dio EH Bildurekin biltzeari, zeinek, beti ere, eskua luzatuta mantentzen duen gobernu edo inbestidura akordio bat erdiesteko

| 2019-06-11 12:49:00

EH Bilduk elkarrizketa eta akordio bideak aztertzeko dokumentu bat helarazi die gaur PSN eta Geroa Bai alderdiei, datorren larunbatean, Iruñean, eskuineko hiru indarren zerrendari aurre egingo dion alternatiba aurrerakoi bat osatzeko helburuarekin, Joseba Asiron hautagai bozkatuena buru delarik. Dokumentu horrek lanerako lau ardatz ditu oinarri, zeintzuetan hiru indar aurrerakoiek bat egin duten legegintzaldian zehar lan egiterako orduan: elkarbizitza eta memoria historikoa, aurrerapen sozialak eta etxebizitza, mugikortasuna eta jasangarritasuna, eta berdintasuna. Dokumentua irekita dago elkarrizketa agenda horretan “gainontzeko alderdien eskariz bestelako gaiak sartzera” ere.

EH Bilduren proposamenak elkar ulermenerako hiru balizko formula barne biltzen ditu, larunbatean Iruñean alternatiba aurrerakoi bat gauzatu ahal izateko. Lehenik ez behin, Gobernua akordio bat, akordio programatikoaren formulan oinarrituta eta indar bakoitzaren lehentasunak bateragarri eginez eta amankomuneko lan ildoak indartuko dituena. Akordio programatiko horretatik eratorriko litzateke udal gobernu taldearen osaketa, zeinetan udalean ordezkaritza duten hiru indar aurrerakoiek aukera luteken kudeaketan ardura kuotak izateko. Bigarrenik, inbestidura akordio batekin, zeinetan Joseba Asironen aldeko bozkarekin, EH Bilduk konpromisoa hartuko lukeen modu beretsuan erantzuteko bestelako udal eta erakundeetan, zeintzuetan EH Bilduren bozka beharrezkoa litzatekeen indar aurrerakoiak gobernura iristeko, iragan ekainaren 1eko prentsaurrekoan publikoki aurkeztutako hiru irizpideen baitan. Eta azkenik, hirugarren bide modura, gobernu aurrerakoi bat ahalbidetzea da bozka puntual baten bidez horrek etorkizuneko ildoak baldintzatu gabe.

EH Bilduk aldez aurretik bere egiten du bai elkarrizketa hauetarako eta bai sortu litezkeen edozein akordioetarako, gobernu ekintza ondorengo helburuetara lotuta izango dela: Herritar guztientzat gobernatzea eta hiriaren garapena eta elkarbizitza sustatzea.

“Iruñean elkar ulermenerako garai berriak irekitzeko aukera historiko baten aurrean gaude, iraganeko konfrontazioa gainditzeko, eta bazterkeriarik gabe, Iruñean gobernu aurrerakoi bat lortzeko bideak aztertzeko. EH Bilduk ahaleginak egingo ditu horretan eta prest gaude mugarik gabe gai guztiez hitzegiteko, salbuespen batekin: bozka eman ziguten 26.690 pertsonak ez daitezela bigarren mailako gisara hartuak izan”, azaldu du Joseba Asironekin.

Alkatetza berresteko hautagaiak adierazi du PSNk ezezkoa eman diola bilera bat egiteko proposamenari, beti ere, Asironek ziurtatu du EH Bilduk eskua luzatuta izango duela, “inbestidura aurreko eguneko azken segundura arte”. Hala ere, argitu du PSNk betoen estrategiarekin eta “Iruñeko boto-emaileen lautik bati hitza ukatzeko” asmoarekin aurrera egitea erabakitzen badu, bere gain hartu beharko ditu “beste behin, hiriko gobernua eskuinari ematearen ondorioak”.