AKTUALITATEA


| 2020-05-12 12:58:00

Iruñeko Udaleko EH Bilduren taldeak eskuineko hirukoari eskatu dio aurreikusita zegoen Erdigunea Atsegin Egiteko Planaren bigarren faseari ekiteko, zeinak Hiru Erregeen aurreko biribilgunea eta San Lorentzoko bidegurutzea (Taconera kalean) lotuko dituen. Eskaera hau koalizio soberanistak bihar Hirigintza Batzordean aurkeztu duen adierazpen proposamenean jasota dago.

Bigarren puntu batean, behin betiko urbanizazio proiektua idazten den bitartean Mugikortasun Batzordeak Bosquecillo kalean aurreikusitako "Hirigintza taktikoaren" proiektua berreskuratzea eskatu du EH Bilduk. Bi proposamen horiek honako bi argudiotan oinarritzen dira: batetik, Erdigunea Atsegin Egiteko Planaren lehen faseko obrak amaitzear daudela, eta, bestetik, behin behinean egindako lanak behin betiko bihurtu behar direla. "Erdigunea Atsegin egiteko Planaren lehen fase hone behin betiko egoerara igarotzeko unean gaude, eta horrek, jasangarritasuna eta hiri-espazioaren erabilera hobetzeaz gain, hobekuntza oso nabarmena dakar hiri-paisaian, hiriko eremu garrantzitsu baten itxura nabarmenki edertzen baitu", mantentzen du izendapenak. Adierazpenak obretara bisita bat egitea ere eskatzen du, osasunerako segurtasun neurriak bermatuz.

Eskuineko hirukoaren jarrera “okerra”

Bestalde, EH Bilduk Azpilagañako proiektuan (Alzania ibaia kalean) jasotzen diren tutoretzapeko etxebizitza, erretirodunen gune eta lokal komunitarioari buruzko informazio guztia eskatuko du. Eskaera hau joan den astean eztabaidatu zen adierazpenaren ondorioz egin du EH Bilduk. Izan ere,  eztabaida horretan, "Hirigintzako zinegotziak nahita ezkutatu zuen informazioa, eta modu okerrean eta engainagarrian jokatu zuen Azpilagañako proiektuaren egoerari buruz eta Udalak arlo horretan izan zuen jardunari buruz". Jarrera "bihurri" horren ondorioz, eskuineko hirukoak ez zuen bere esku zegoen informazio guztia eman, eta frogarik gabe Nafarroako Gobernuari egotzi zion proiektuaren atzerapenaren errua (Nafarroako Gobernuari 75 urterako orubea laga zion, tutoretzapeko 32 etxebizitzako eraikin bat, erretirodunen gune bat eta lokal komunitario bat 4 milioi euroren truke eraikitzeko). "Oso jokamolde larria da; izan ere, proiektu honen etorkizunari eta auzo bakoitzak behar dituen ekipamenduei buruzko desadostasuna egon arren, erabat arbuiagarria da espediente baten martxari buruzko informazio osoa eta egiazkoa emateari uko egitea", dio adierazpenak.

Hori dela eta, zalantzak argitze aldera, EH Bilduk Jose Mari Aierdi Nafarroako Gobernuko Etxebizitza kontseilariaren agerraldia eskatu du Hirigintza Batzordean. Halaber, bihar eztabaidatuko den adierazpen proposamenak proiektuaren interes sozial handia babestea eskatzen du