AKTUALITATEA


| 2020-05-08 16:54:00

Eh Bilduk, bere Udal Taldearen bitartez, hoankoa eskatuko du datorren astearteko Herritarren Aferen Batzordean: Udala neurri zehatzekin inplika dadila hiriko ikastetxeetan "arrakala digitala" (ikasleek, familiaren errentaren arabera, teknologia berriak eskuratzeko duten aukera ezberdintasuna) gainditzeko. Horren harira, koalizio soberanistak adierazpen proposamen bat aurkeztu du, eta, bertan, gobernu-taldeari eskatu dio "estrategia koordinatu bat abiaraz dezala, ikastetxeek familiei materiala banatzeko dituzten oztopoak lehenbailehen konpontzeko eta gizarte-kalteberatasun egoeran dauden ikasleek Hezkuntza Sailak ezarritako baliabide teknikoak erabili dezaketela  bermatzeko".

Bigarrenik, testu honek berak eskatzen du Udalak indartu dezala Iruñeko Hornidura Zaileko Ikastetxeentzako arreta soziala, horretarako "Ikasle behartsuenei eta haien familiei arreta emateko sare bat sortuz, zeinak ikastetxe horietako ordezkariak eta irakasleak, Gizarte Langintzako profesionalak, Gizarte Hezkuntzako profesionalak eta Prebentzio Zerbitzu Komunitarioko (HLSZ) ordezkariak eta irakasleak bilduko dituen". Ekimen honen bitartez "beharra duten ikasleei eskola-laguntza emateko tresnak, bai eta gizarte-kalteberatasun egoeran dauden gurasoei hezkuntza-laguntza emateko tresnak” bermatuko dira.

Adierazpenak azaltzen duenez, COVID-19ren pandemiak aurrez aurreko hezkuntza eten du "eta agerian utzi du ikasleen zati handi batek arrakala digitala, eta hartara arrakala ekonomiko eta soziala pairatzen ditutela". "Hezkuntza-politikako ildoak garatu behar dira,  kalteberatasun egoeran dauden biztanleek duten hezkuntzarako-sarbidean, eskolatze-baldintzatan eta eskolatze-emaitzatan e eragin ahal izateko”, gaineratu du koalizio soberanistak.

Adierazpenak eskatzen du Nafarroako Gobernuarekin batera lan egitea "konpentsazio-politikak ezarriz, baina baita egiturazkoak ere, toki-erakundearen hezkuntzak eta ekintza instituzionalak gizarte-sektore behartsuenen baldintzak hobetzea ahalbidetuko dutenak": guraso eskolak, helduentzako alfabetatze-ikastaroak, gizarte-langileen presentzia hornitzen zailak diren eskoletan, familia-hezkuntzako profesionalen kopurua handitzea, eskola indartzeko eta aisialdirako jarduerak kanpoan Hainbat eragilek (EAIA, auzo-unitateak, pediatria, haur eta gazteak, eskola) eskola-ordutegiari edo sareko bilerei buruz proposatu ditu, besteak beste, EH Bilduk.

Telelana, krisiaren ondoren ere bai, borondatezkoa bada

Bestalde, EH Bilduk proposatu du udal langileriak, beren lanpostuko ezaugarriek ahalbidetzen dutenean eta hala bahi badute, "beren lana telematikoki egin ahal izatea, bai egungo larrialdi-egoerak irauten duen bitartean, bai ondoren". Halaber, konfinamendu-egoeraren hasieran sortu zen Telelanaren Plana eguneratzea eskatuko du, egungo krisia gainditu ondoren aukera horri jarraipena emateko.

"Presak eta beharrak ezarritako neurri hau eraginkorra dela frogatu da kasu gehienetan. Gainera, beste helburu batzuk ere lortzen dira, hala nola lantokietarako lekualdaketak murriztea, ingurumen-inpaktua eta in itinere istripu-arrisku posibleak gutxitzea. Telelanak familia kontziliazioa ere errazten du, betiere bateragarria eta borondatezkoa bada ", gaineratu du eh Bilduk.