AKTUALITATEA


| 2023-04-24 10:17:00

Koalizio abertzalearentzat Irungo merkataritzak iraganean izandako erreferentzialtasuna galdu du, eta hau berreskuratzeko Udalak eskua hartu behar du.

Brionesen hitzetan, “Irungo merkatariek hitz onak baino gehiago merezi dituzte. Balio duenari balioa eman behar zaio eta taldetik Irunen merkataritza plan berri bat aldarrikatzen dugu.”

Planaren bidez egungo egoeraren diagnosia egin eta Irungo merkatal zonalde nagusietan interbentzio espezifikoak bultzatu nahi dituzte; lokal hutsen eraberritze programa, establezimenduen eraldaketa, komertzio historikoen zigilua, irisgarritasuna, edota dinamizaziorako programa baten diseinua. “Era berean, auzoetako merkataritza txikiari zuzendutako programa zehatz bat abian jarriko dugu, auzoetako kontsumoa suspertzeko”.

Bere aldetik, Iriartek, gai honi begirada integral batetik eutsi behar zaiola defendatu du eta Aldundian tokiko merkataritza modu berezitu batean lantzeko konpromisoa adierazi die. “Tokiko merkataritza ezinbestekoa da Irunen zein Gipuzkoa osoan; gure hiri eta herriak ehundu egiten dituen jarduera da, kaleetako bizitza ere bermatzen duena”.

EH Bilduren apustua garbia dela adierazi du eta Gipuzkoako Aldundiaren organigraman tokiko merkataritzaren sustapenerako zuzendaritza sortzeko konpromisoa adierazi du.