AKTUALITATEA


| 2026-05-27 09:41:00

Maiatzeko udalbatzan onartuko den kreditu aldaketari begira, EH Bilduk 7 zuzenketa aurkeztu ditu, besteak beste, etxebizitzan, kulturan edota zerbitzu publikoak auzoetara eramateko beharrean.

Hauek dira zuzenketen ardatz nagusiak.

1. Etxebizitza. (130.000 €)

Etxebizitzak herritarren kezka nagusia izaten jarraitzen du, eta zentzu honetan, udaletik hainbat baliabide martxan jartzea proposatu du EH Bilduk.

  • Etxebizitza hutsen mobilizazioa: Etxebizitza hutsak mobilizatzeko programa espezifiko bat sortu eta programa hori egikaritzeko pertsona baten kontratazioa. 100.000€
  • Etxebizitzari buruzko ordenantza berria idaztea, babes sozialeko eta larrialdiko etxebizitzak arautuko dituena. Ordenantza honek gizarte-ongizatea etxebizitza-politietan integratzea du helburu, Iruñeko Aukera Ordenantzaren eredu arrakastatsua erreferentziatzat hartuta. 30.000€

2. Tokiko kulturaren suspertzea. (160.000 €)

Irun eta Bidasoaldeko kultur-sarea indartzeko helburua duten proposamen da zuzenketa- sorta honen beste zutabeetako bat:

  • Kafe Antzokia: Urdanibiako kapera zaharra Kafe Antzoki bilakatuko duen proiektu teknikoa idaztea. 30.000 €
  • Udazkeneko jaialdia: Udazkeneko kultur jaialdi berri bat, Irungo eta Bidasoaldeko tokiko artistei ikusgarritasuna emateko.50.000 €
  • Karpa handi baten erosketa: Urte osoan zehar, kultura eta auzoetako ekimen desberdinakegin ahal izateko karpa handi baten erosketa. 80.000€

3. Ekipamendu publikoak eta auzoen kohesioa. (200.000 €)

Udal zerbitzuak deszentralizatu eta auzoetan bizitza komunitarioa bultzatzeko helburuarekin, EH Bilduk honako hau planteatzen du:

  • Auzo Bulegoa Emigrazio Eraikin berrian: Emigrazio Eraikinean, Herritarrentzako ArretaZerbitzuaren (HAZ) bulegoa, Gizarte Zerbitzuen arreta-gune bat eta CBArekin saretua dagoen liburutegia jasoko dituen espazio berri bat egokitu.150.000 €
  • Hirubideko patioa auzora ireki: Hirubide Institutuko patioa egokitu eta eskola orduetatik kanpo kirol- eta aisialdi-jardueretarako auzotarrek erabili ahal izateko. 50.000 €

Oihana Briones bozeramaileak adierazi duenez, “Zuzenketa hauen bidez EH Bildurentzat lehentasunezkoak diren hainbat gai mahai gainean jarri ditugu. Kreditu aldaketa hau ezin da tramite huts bat izan, guretzako urte osoan zehar gauzatuko diren politika publikoak bideratzeko aukera bat da eta aukera hori baliatu nahi dugu Udalak gai batzuetan erantzun irmoagoak emateko, adibidez, etxebizitza politiketan”