AKTUALITATEA


| 2023-11-06 11:46:00

Koalizioak mobilizazio horietan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak eta Nazioarteko komunitateari mezu garbi bat bidaltzea: sarraski honen aurrean nazioarteko komunitatea ezin da isilik gelditu, esku hartu behar du.

EH Bilduren hitzetan, azken 75 urteko gatazka baten aurrean gaude, Nazio Batuen ebazpenak sistematikoki urratu diren gatazka baten aurrean. Nazioarteko komunitateak bake justu eta iraunkor baten alde lan egin behar du, elkarrizketa eta negoziazio prozesu bati ateak irekitze aldera. Bake hori Palestinaren okupazioa amaierarekin soilik iritsiko dela diote, eta haren eskubide nazionalak aitortzea ezinbestekoa dela, estatu independente bat izateko eskubidea barne. Hala, EH Bilduk ere Gazako Eremua helburutzat duen edozein operazio militar gelditzea eskatu du.

Gorka Berasategi zinegotziaren hitzetan. "20 urteko blokeoaren ondoren, Gazan bizi diren pertsonak zigor kolektibo baten biktima izaten ari dira; egunero ikusten eta entzuten ditugun testigantzek sakonki mintzen gaituzte. Urteetan zehar herritar palestinarrek, eta bereziki Gazako herritarrek, jasan dituzten giza eskubideen urraketak zenbatezinak dira. Bonbardaketak, kazetarien erailketak, ura, elektrizitatea, erregaia edota komunikazioen eteteak… Onartezina da. Nazioarteko komunitateak ezin du sarraski honen aurrean geldirik jarraitu."

Bihar, EH Bildu Euskal Herriko udalerrietan egingo diren mobilizazioetan izango da bihar, eta gainontzeko alderdi zein Irungo herriari horietan parte hartzeko deia luzatu die, egoera larri honen aurrean erantzun bateratua emateko.