AKTUALITATEA


| 2025-09-30 10:39:00

Hautetsiek, basozain eta udal langileekin batera, Irungo mendebaldeko mugaren mugarriak aztertzeko ibilbidea burutu zuten atzo, Aldarregi ingurutik Andrearriagaraino, Irun eta Oiartzunen arteko muga jarraituz. 

Mugarrien ibilbidea, XVIII. mendean egiten ziren azterketetan oinarritzen den ohitura batean bilakatu da eta udalerrien arteko mugak behar bezala mantentzen zirela egiaztatzeko egiten ohi zen. Irunen 80ko hamarkadan berreskuratu zen ohitura hau eta lau ibilbide zehaztu ziren, urtero horietako bat burutzen dute hautetsiek, legegintzaldian zehar udalerriaren muga geografiko guztiak zeharkatzen dituztelarik.

Aurtengo ibilbideak 7,5 kilometro izan ditu, Aldarearriko parajetik hasi eta Andrearriagaraino.  Udalbatza 08:45ean abiatu da irteera puntutik, Oiartzungo muga inguratuz, mugarriz mugarri Gurutzeraino iritsi eta, 13:00ak aldera Katea auzoko GI-2134 errepidean ibilaldia amaituz.

Irungo EH Bildutik, igarotako ingurunearen edertasuna azpimarratzeaz gain, ibilbidea prestatu duten langile eta basozainen lana eskertu nahi izan dute.