AKTUALITATEA


| 2025-02-18 11:58:00

Pequeña velocidad pabiloia Irunen zutik mantentzen den kontzentrazio esparru bakarra da. Via Irun proiektuaren baitan pabiloia eraistea aurreikusi zen, tren geltokia Pio XII auzoarekin lotzen zuen pasarela berria eraikitzeko. Elkarte memorialistikoak erabakiaren kontra agertu ziren eta gune horren balioa mantentzeko lan handia egin dute urteetan zehar. EH Bildutik ere hasierako onarpenaren kontrako posizioa mantendu genuen eta proiektua aldatu behar zela defendatu genuen udalbatzan.

Hasierako proiektua moldatu ostean, pequeña velocidad pabiloia ez da eraitsiko.

Urte hauetan guztietan, Kepa Ordoki-Memoria Historikoa Bidasoan eta Asociación Republicana Irunesa Nicolas Guerendiain Memoria Elkarteek egin duten lana eskertu nahi dugu.

Zuen ekimen eta indarrari esker, gure hiriko memoriak bizirik jarraituko du.

EH Bildu taldearen izenean, eskerrikasko.

 

 

Pabiloiaren gaineko informazio gehiago ezagutzeko: 

https://kepaordokimhb.eus/pequenavelocidades/

https://www.asociacionrepublicanairunesa.org/cas/pabellon-pequena-velocidad.php