Frantziako Gobernuak iragarri du azaroaren 1etik apirilaren 30era arte mugetako kontrolak berrezarriko dituela.
EH Bildu eta EH Bairen hitzetan, erabaki horrek arrisku goreneko egoera sortzen du Euskal Herrira iritsi eta Europako iparralderantz joan nahi duten migranteentzat, Euskal Herria bitan zatitzen du, eta zirkulazio librerako eskubidea urratzen du.
Hori salatzeko, elkarretaratzea antolatu dute EH Baik eta EH Bilduk Santiago zubian.