AKTUALITATEA


| 2026-04-16 16:17:00

Elhuyarrek egindako txostenean Irungo Udalak azken urteetako kontratazio prozesu eta dirulaguntzen deialdietan genero ikuspegia nola txertatu duen aztertu da, eta diagnostiko honen ondorio gisa, EH Bildurentzat kezkagarriak diren datuak mahaigaineratu dira; 2019tik Irungo Udaleko kontratu publikoen %13ak soilik aurreikusi ditu berdintasun- klausulak. 

EH Bilduko bozeramailea den Oihana Brionesek ohartarazi duenez "legeak aurreikusten du genero-ikuspegia kontratazio publikoan txertatzea, eta  horrelako emaitzen aurrean, Udalak euskal legea bete eta bere sailen arteko elkarlan bat abiatzeaz gain, egoera honetara zergatik iritsi garen aztertu behar du."

Udalak astelehenean egindako Gizarte Ongizateko Batzordean jakinarazi du neurri estrategiko gisa udal-langileentzako gida tekniko bat prestatu duela, irizpide horiek  sistematizatu eta udal langileek klausulak txertatu ditzaten. Izan ere, EH Bildurentzat ikerketak emandako datu txarren aurrean neurri horrek ez du bere hortan egoera bideratuko eta konpromiso politiko handiagoa exijitu du,  besteak beste, 9 urtez deitu gabe dagoen sailen arteko batzordea aktibatzen hasiz.

“Ehuneko hamairua datu orokorra dela kontuan hartu behar dugu, arlo batzuetako kontratazioetan ehuneko bian bakarrik aurreikusi dira berdintasun klausulak. Egoera bideratzeko ardura ezin da soilik berdintasun zerbitzuarena izan, udaleko arlo guztiak interpelatu behar dira eta hori egiteko udal gobernuaren inplikazio politikoa bestelakoa behar du izan” baieztatu du Oihanak.