AKTUALITATEA

| 2023-11-17

Aurrekontuen eztabaidarekin hasi da legealdi berria udal- eta foru-erakundeetan. Lehen eztabaida honetan alderdi politikoen ikuspegia eta gobernuen elkarrizketarako eta akordiorako gaitasuna sumatzen hasiko gara. Inertzia-politikak alde batera uzteko eta unean uneko erronka handiei erantzungo dieten eta gizarte gisa posizioak berreskuratzeko aukera emango diguten egitura-aldaketak egiteko borondatea izango dugu, edo ez. EH Bilduk arduraz eta anbizioz ekin dio eztabaidari, etorkizuneko aukera bakarra akordio zabalak ehuntzea baita. Ez dago beste aukerarik.