Gipuzkoa

Obra publikoetan segurtasuna bermatzea erakunde publikoen ardura da

| 2019-07-18 12:30:00

Anoetako lanetan izandako lan istripua baldintza prekarioen ondorio zuzena dela adierazi du EH Bilduk eta gogorarazi du lan baldintza duinak bermatzea erakunde publikoen ardura eta betebeharra dela. Gaur, ostirala, gehiengo sindikalak egindako deialdiarekin bat egin dugu Gipuzkoako eta Donostiako EH Bilduk.

EH Bilduk pasa den urrian ere salatu zituen obra publikoetako eraikuntza arloko langileen baldintza prekarioak, baita Anoetako lanetan ere, eta gogorarazi zuen kontratu publikoetan klausula sozialak bete eta betearaztea erakunde publikoen ardura dela.

Zorionez, istripu honetan ez dugu hildakorik izan eta badirudi langilea osatze bidean dagoela, baina gehiegitan ikusi ditugu administrazio publikoak bultzatu eta esleitutako proiektuetan heriotz lan istripuak. Istripu horien faktore garrantzitsuena lan prekarietatea da eta hori ekiditeko erakunde publikoek ardura zuzena dute obra horien baldintzetan eta garapenean.

Hori dela-eta, gaur gehiengo sindikalak egin duen deialdian izan da EH Bilduren ordezkaritza bat, zauritutako langileari babesa adierazi eta arduradun publikoei duten erantzunkizuna eskatzeko.

ALBISTEAK

Adinekoen egoitzetako gatazka konpontzeko baliabideak jar ditzala eskatu dio EH Bilduk Gipuzkoako Foru Aldundiari

2020-10-06 13:30:00

ELA eta LAB sindikatuek Gipuzkoako adinekoen egoitzetan deitutako lanuzteen harira, langileei babesa adierazteko manifestazioan parte hartu dute Estitxu Elduaien Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkideak eta Reyes Carrere Donostiako Udaleko EH Bilduren bozeramaileak.

Krisiaren aurrean, babes soziala eta babes ekonomikoa eskatuko dizkio EH Bilduk Gipuzkoako Foru Aldundiari

2020-10-06 09:51:00

Gipuzkoako Batzar Nagusietan gaurko Politika Orokorreko Osoko Bilkuraren bigarren zatirako, EH Bilduk 57 mozio aurkeztu ditu.

Ezkerreko boto aurrerakoi, subiranista eta antifaxista guztia EH Bildun kontzentratzeko deia egin du Otegik

2020-07-05 21:29:00

“EH Bildu da datorren igandean ezustekoa eman dezakeen bakarra”, azpimarratu du koordinatzaile nagusiak, eta ohartarazi du EAJ eta PSE, boto bila baino, egingo dituzten murrizketen konplizeen bila ari direla.

Maddalen Iriartek autokritika eskatu dio Urkulluri Osakidetzako langileen osasuna arriskuan jartzeagatik

2020-07-05 21:27:00

Lehendakarigaiak oso larritzat jo du Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia, osasun larrialdian Osakidetzak bertako langileak arrisku larrian ipini zituela egiaztatu duelako. Hori urteetako murrizketen ondorio izan dela esan du Iriartek, eta salatu du Urkulluk are murrizketa gehiago egin nahi dituela hala eta guztiz ere.