AKTUALITATEA

| 2025-05-09

Gipuzkoako kirol-hastapeneko eredua aztertzeko eta baloratzeko Ponentzia abiatuko da Gipuzkoako Batzar Nagusietan maiatzaren 13an. EH Bilduren ustez, norabide egokian kokatuta dago eskola kirola, baina sortu zenetik 30 urte bete direnez, egokitzea behar du, sendotzea, eta ponentzia horretarako bidea izango da.