EH Bilduk azpimarratu nahi du, gaur gaurkoz, Renfek Irun-Brinkola aldiriko linean eskaintzen duen tren-zerbitzuak ez duela nahikoa kalitaterik. Batetik, ordutegiak ez direlako betetzen eta bestetik, Gasteizeraino iristen diren zerbitzuak bertan behera gelditzen direlako. Horrek, alde batetik, trabak eragiten dizkie herritarrei haien egunerokoan, eta bestetik, garraio publikoaren aldeko apustua eginda ere, beste erremediorik ez duelako, kotxe partikularra erabiltzera behartzen du jende asko. Noiz eta trantsizio ekologikorako jauzia eman behar dela esaten ari zaizkigun une honetan.
Halaber, zerbitzua ematen duten trenak zaharrak dira eta matxurak oso ohikoak dira. Horregatik, beharrezkoa ikusten du koalizio subiranistak garraio publikoa duina izan dadin beharrezkoak diren inbertsioak egitea, kasu honetan irun eta Brinkola arteko aldiriko trenen zerbitzuan.