AKTUALITATEA


| 2020-06-05 07:58:00

Pasa den maiatzaren 9an Zubietako erraustegitik gertu pasatzen den Arkaitzerreka ibaian ehundaka arrain eta aingira hilik agertu ziren. Fiskaltza ingurumenaren eta, beraz, osasunaren kontrako isuri hau ikertzen ari da, baina Gipuzkoako Hondakinen Konsortzioko arduradunek ere azalpenak eman behar dituztela argi ikusten du EH Bilduk. Horregatik, Gipuzkoako Batzar Nagusietan azalpen guztiak eman ditzan, Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatua eta GHKko presidentearen agerraldia eskatuko dugu.


Kezkagarria da oraindik frogetan dagoen erraustegiak dagoeneko bere lehen istripu larria izatea. Arkaitzerreka ibaiaren inguruan ez dago beste industriarik ezta kutsakorra izan daitekeen beste aktibitaterik. Hasiera batean, Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak ibaiaren bizitza hiltzea erraustegiko isuri batek probokatu zuela ezeztatu bazuen ere, ondoren, amoniakoaren isuria erraustegia kudeatzen duen enpresaren ardura zela esan zuen.