Garapen agentziek berebiziko rola jokatzen dute eskualdez eskualde tokiko garapena zentzu zabalenean gauzatuz. Enpresaren egungo egoera aztertuz, gabezi eta indarguneak diagnostikatuz, epe motz eta ertainerako erronkak identifikatuz eta laguntza-programen eta intereseko gaien inguruko orientazioa emanez aritzen dira egunerokoan Garapen Agentziak.
Elkar gurutzatzen diren askotariko gero eta erronka handiagoei aurre egin beharko diete eskualdeetako garapen agentziek, eta hortaz, horiei behar bezala erantzuteko bitarteko gehiago izatea ezinbestekoa da.
Azken urteotan Gipuzkoan martxan jarri diren proiektu estrategikoek Gipuzkoako eskualde, udal eta ehun ekonomiko eta sozialari erantzun behar diote. Aurrez aurre ditugun erronka ekosozial eta digitalei modu orekatu eta inolako eragilerik atzean utzi gabe egin beharra dugu, proiektu estrategiko eta aurreratu horiek bakar batzuen esku gera ez daitezen eta lurralde osoko traktore ekonomiko bihur daitezen, eskualde ezberdinekin partekatua.
Ildo horretan gogoratu behar da, eta EH Bilduren ekimenez, Gipuzkoako Batzar Nagusiek behin baino gehiagotan eskatu izan diote Aldundiari garapen agentziei protagonismo eta bitarteko gehiago behar dituztela.