AKTUALITATEA


| 2020-05-26 17:16:00

Aldundiak kamioiei N1ean bidesariak mantendu eta kobratzen jarraituko duela iragarri du, kontrako sententzia izanda ere. EH Bilduk arduragabekeria izugarria ikusten du jokabide horretan, azken bi urteetan adierazi dugun moduan. “Behin eta berriz esan genuen. Kobratzen jarraitzea, sententzia ezagutu gabe, arduragabekeria zen. Gipuzkoar guztien kalterako erabakia da gobernu honek hartu zuena. Kudeaketa txarra, garesti aterako zaiguna”, adierazi du Juan Karlos Izagirre, EH Bilduko Gipuzkoako bozeramaileak.


EH Bilduk 2018ko uztailean ohartarazi zuen bidesarien inguruan EAJk hartutako erabaki okerrek urteko 12 milioi inguruko zuloa ekarri dezaketela gipuzkoar guztientzat, behin betiko sententzia kontrakoa baldin bada, itzuli egin beharko direnak. Izan ere, orduan adierazi zuten EAJ-PSEk bidesarien inguruko Foru Araua aldatzeko asmoa, udan, Batzar Nagusietan hilabete baliogabea zenean eta inongo azterketa juridikorik aurkeztu gabe.