Irabaziak dituzten enpresek iaz baino ekarpen txikiagoa egingo dute aurten Sozietate Zergaren bidez, eta aldiz, PFEZ eta BEZ zergak dira bilketaren %77, iaz baino bi puntu gehiago.
Eider Mendoza Diputatu Nagusiak Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren aurreikuspenak Batzar Nagusietan aurkeztuta, agerian gelditu da zerga nagusien arteko desoreka geroz eta handiagoa. Izan ere, aurten, herritarrek ordaintzen dituzten PFEZ eta BEZ bidez jasoko da bilketa osoaren %77 da, iaz baino bi puntu gehiago; eta aldiz, etekinak dituzten enpresek iaz baino ekarpen txikiagoa egingo dute (%14). Hau da, 2024an Ogasunek bildutako 100 eurotatik 10 Sozietate Zergatik bildu ziren eta aurreikuspenen arabera, aurten, 100 eurotatik 7 izango dira.
Hori ikusita, begi bistakoa da, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zerga-sisteman egiturazko arazoa dagoela, desoreka handia delako langileek eta irabaziak dituzten enpresek edota aberatsek egindako ekarpenen artean.
EH Bilduk berresten du erreforma fiskal sakona behar duela lurraldeak, sistema fiskal justu eta progresibo baten bidez, Gipuzkoako aberastasuna banaketa justuago bat lortzeko.
Aurreikuspen horiekin, hala ere, 2026ko aurrekontuak eztabaidatzea dagokigu orain. Diputatu nagusiak,,erabaki beharko du noren eskutik joan, migrazioa eta segurtasuna nahasten edota abortatzeko eskubidea zalantzan jartzen duen PPrekin, edo politika publikoei bultzada eman nahi dien EH Bildurekin.