AKTUALITATEA


| 2022-01-18 11:07:00

Euskal herritar bezala gure eskubidea da kalitatezko osasun publikoa bermatua izatea eta eskubide hori urratzen ari dira: itxaron zerrenda amaigabeak, ebakuntza eta tratamenduen atzerapena, aurrez aurreko hitzorduen deuseztapena… Eta hau guztia EAJ-PSEren gobernua ez delako gai izan seigarren olatuari aurrea hartzeko eta neurri zentzudunak ezartzeko. Covid pasaportea ezarri ziguten bitartean 4.000 aztertzaile kaleratu zituzten.

 

Komunitate zientifikoaren irizpide eta gomendioak kontuan hartuta, seigarren olatu hau gainditzen laguntzeko guk bost proposamen ditugu: antigeno eta diagnostikorako testak unibertsalizatu eta farmazietatik haratagoko tokietan eskaini, doakoak edo prezio sinbolikoarekin; aztarnari ekipoak indartu, areagotu eta denboran mantendu, eta hauen lanerako protokolo eta prozedurak aldatu kutsadurak eteteko; airearen kalitate ona mantentzeko neurriak jarri: CO2 neurgailuak eta airea garbitzeko filtroak; kontziliazio neurrietan lagundu eta zaintza lanetarako bideak irekiko dituzten politikak aurrera eraman; eta azkenik, txertoa osasun etxeetatik atera kontsulta presentzialak berreskuratzeko, erizain eta medikuek dagokien lana egin dezaten.

 

Osasungintza publikoa suntsitzen ari dira. Denok kalera!