AKTUALITATEA


| 2019-07-15 12:16:00

Gaur Getxoko EH Bilduk ekimena egin du Getxoko Ereaga hondartzan. Gaur, ekainak 20, Pertsona Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da, eta Getxoko EH Bilduk bere babesa eta elkartasuna adierazi nahi izan die errefuxiatuei. Getxok harrera herria izan behar duela aldarrikatu du koalizioak.

Era berean, gerrak hementxe bertan hasten direla gogoratu du, Getxon eta Euskal Herrian sortzen diren armek eraginda eta interes ekonomiko eta politikoek bultzatuta.