AKTUALITATEA


| 2024-12-12 11:44:00

Kultura jasotzea oinarrizko eskubidea da, eta pertsona guztien eskura egon behar du, haien egoera ekonomikoa edozein dela ere. Hala ere, gaur egun, Muxikebarriko ekitaldietarako sarrerak Kutxabanken plataformaren bidez soilik eros daitezke, eta horrek kostu gehigarri bat dakar erositako sarrera bakoitzeko, zerbitzu horrek aplikatzen dituen komisioak direla eta. Gainera, sarrerak leihatilan zuzenean erosteko aukera ere badago, baina ordutegi mugatuarekin, jende askori sarrera oztopatzen diolarik.

Leihatilaren ordutegia honako hau da: astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era; eta ikuskizunak hasi baino ordubete lehenago. Eskuragarritasun mugatu horrek sarrerak erosteko aukera mugatzen du, batez ere lanagatik edo bestelako konpromisoengatik ordutegi horietan bertaratu ezin direnentzat. Beraz, egungo sistemak ez du udalerriko pertsona guztientzako erabateko irisgarritasuna bermatzen.

Horregatik uste dugu Getxoko Udalak kulturarako sarbidea errazteko erantzukizuna duela, beharrezkoak ez diren oztopo ekonomiko eta logistikorik sortu gabe. Sarrerak erosteko plataforma publiko bat sortzea, komisiorik gabekoa eta sarbide zabal eta malguagoa eskainiko lukeena, neurri positibo eta beharrezkoa litzateke Muxikebarriko kultur ekitaldiez gozatzean herritarren esperientzia hobetzeko.

Honegatik guztiagatik, honako mozio proposamena aurkezten diogu Getxoko Osoko Bilkurari:

Muxikebarriko ekitaldietarako sarrerak erosteko plataforma publiko bat sortzea, Getxoko Udalak kudeatua, herritarrek sarrerak zuzenean eta komisio gehigarririk ordaindu gabe eskuratzeko aukera izan dezaten.