AKTUALITATEA


| 2021-06-01 13:32:00

Getxoko EH Bildutik proiekzioa eta solasaldia antolatu dugu ekainaren 11rako, ostirala, 18:30ean, Areetako Andres Isasi musika eskolan. Bertan, "Hamar urte baino ez" dokumentala estreinatuko dugu: ikus-entzunezko lan honetan EH Bilduren sorreratik gaur egunera arteko errepasoa egiten da hainbat lekukoren eskutik. Tartean, Helena Franco algortarraren adierazpenak jasotzen dira (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Diputatu ohia). 

Proiekzioa eta gero, solasaldia antolatu dugu EH Bilduren ibilbideaz berba egin eta batik bat etorkizuneko erronkei buruz berba egiteko. Bertan izango dugu Helena Franco bera, legegintzaldi ezberdinetako ordezkariekin batera: Arantza Gutierrez eta Ibon Rodriguez.

Animatu eta etorri!