AKTUALITATEA


| 2022-09-15 14:02:00

Getxoko EH Bildutik salatu nahi dugu gaur Villa Amparo eta Villa Fernanda eraikin historikoak botatzen hasi direla, Algortako Andikoetxe kalean. Eraikin historiko hau gure herriko historia eta nortasunaren adibide da; bere garaian Haurtegi modura erabilia izan da eta 2014. urtean Eusko Jaurlaritzak EAEko katalogoan sartzea proposatu zuen, eraikinak duen balio historiko eta arkitektonikoagatik.

 

Zoritxarrez, iazko irailean EAJk eta PSEk eraikina botatzen hastea baimendu zuten, bertan luxuzko etxebizitza gehiago egiteko. Etorkizunean ere horrelako egoerak gertatzeko aukera egongo da Getxon. Izan ere, HAPO berrian hainbat etxebizitza historiko eraitsi eta horren ordez etxebizitza libreak egitea aurreikusten baitira Algorta, Areeta eta Erromon. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak 60 eraikin baino gehiago babesteko proposamena egin du baina HAPO berrian baina Getxoko Udal Gobernuak ez ditu onartu katalogoan sartzeko.