AKTUALITATEA


| 2022-10-30 10:22:00

Hala ere, Algortako Mugimendu Feministak abuztuaren 17an agerraldi jendetsuan plazaratutako komunikatuan argi esan zuen eurek protokoloa jarraitu baino ez zutela egin eta erasotuarekin eta bere familiarekin adostuta eman zituztela  urrats guztiak. Izan ere, eurek izan ziren neska gaztea txosnara heltzean artatu zutenak, 112ra deitu eta, gaztearen berbiktimizazioa saihestu nahian, Ertzaintzarekin anbulantziara zelan eraman adostu zutenak. Kide feministen ezusterako, Ertzainek identifikatu zituzten eta desobedientzia delitua leporatu zieten.

 

EH Bildutik argi esan nahi dugu gertatutakoa Mugimendu Feminista kriminalizatzeko eta euren lana oztopatzeko saiakera baino ez dela eta indarkeria matxistan egon beharko lukeen fokoa desbideratu baino ez duela egiten.

 

Deklaratzera deitu dituzten kideei elkartasuna adierazi nahi diegu, eta Mugimendu Feministari eskerrak eman jendarte askeagoa sortzeko egunero egiten duten lanagatik. Azaroaren 3an 19:30etan Telletxen hasiko den manifestazioan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, guztiok batera Mugimendu Feminista babestu eta euren lanari aitortza egiteko.

 

Gora Algortako Mugimendu Feminista! Gora Borroka Feminista!