AKTUALITATEA


| 2019-07-15 11:15:00

Egun horretan bertan osatuko da udalbatza berria, 09:30ean, eta, beraz, legegintzaldiko lehenengo ekimena izango da. Hitzordua udaletxearen kanpoaldean izango da.

 

EH Bildutik eskaera egin genion Getxoko Udalari ekitaldia antola zezan, modu instituzionalean, eta alderdien adostasunarekin. Baina Getxoko Udal Gobernuak ez dio eskaerari erantzunik eman. Hori dela eta, EH Bilduk antolatuko du azkenean ekitaldia, azken urteetan bezala.

 

Egunotan 82 urte beteko dira tropa faxistak gure herrian sartu zirenetik. Oroimenik gabeko herria etorkizunik gabeko herria delako!