AKTUALITATEA


| 2019-07-15 12:43:00

Gure herrian ez dugula nahi gerraren eta gerrako armen apologia egiten duen ontzirik. Itsasontzia kanpotik ederra da, baina barrutik ustela: mundu zabalean gerra eta miseria zabaltzen duen Espainiako Armadaren aurpegi zuriketa baino ez da.

Espainiako Gobernuak Open Arms bezalako ontziei trabak ipintzen jarraitzen du, Mediterraneoan egiten duten lana oztopatu nah...ian. Armadaren egitekoa ez da errefuxiatuek bizi duten egoera gordinari aurre egitea, kontrakoa baizik: errefuxiatuak sortzen dituzten gatazkak sortzea.

Bizikidetza oinarri duen Euskal Herri baketsu eta antimilitarista aldarrikatzen dugu, eta, bide horretan, armadak eta ejerzitoak lekuz kanpo daude.

Horregatik guztiagatik, Getxoko EH Bilduk bat egingo du herri-mugimenduak deitu dituen mobilizazio eta ekimenekin.