"Parentesiak" jardunaldien bigarren edizioa antolatuko du aurten Getxoko EH Bilduk. Apirilaren 29tik maiatzaren 13ra arte, lau saio ezberdin egongo dira, Getxoko auzo ezberdinetan. "Getxon ere posible da" lelopean, jardunaldien helburua beste leku batzuetan martxan jarri diren proiektuak ezagutzea izango da, horren inguruan hausnartu eta Getxon nola jar daitezkeen martxan aztertzeko.
Lehenengo saioa Areetako elkartegian izango da, apirilaren 29an. Bertan, pertsona nagusien behar eta errealitateen inguruan hausnartuko da, hainbat hizlarien eskutik. Maiatzaren 6an kulturartekotasunaren txanda izango da, Villamonte Kultur Etxean, eta bertan antiarrazismoaz eta harrera sistemaz ere berba egingo da. Hirugarren hitzaldian mugikortasun-eredu ezberdinak aztertuko dira, Romo Kultur Etxean, maiatzaren 8an. Azkenik, maiatzaren 13an gurutza-ontzien eragina eta euren kontrako borroka.
Hizlariak hurrengo asteetan jakinaraziko dira, baina bai Euskal Herriko zein atzerriko parte-hartzaileak izango ditugu. Hitzaldi guztiak doakoak izango dira eta itzulpegintza zerbitzua egongo da behar duenarentzat.