Amancay Villalba: «Ura ez da besteak bezalako ondasuna, ezinbesteko ondarea da bizitzarako eta planetaren jasangarritasunerako, eta eskuragarritasun sozial eta ekonomikoko eta ingurumen-jasangarritasuneko irizpideen arabera hornitu behar da».
EH Bilduk jakinarazi du azkenean 32 milioi euro jasoko dituela Gasteizek, eta gizarte politikak indartzera, trantsizio ekologikoari ekitera, ekonomia suspertzera eta espazio publiko eta soziala modernizatzera bideratzea proposatu du.
Alberto Porras: «Hiru urte baino gehiago bete dira, orain urtegiaren eraginez desagertuak dauden Ganboako kontzeju zaharraren errekonozimendua aintzat hartzea eskatzen zuen mozioa onartu zenetik, baina, Urtaranen gobernuak ez du urrats bakar bat ere eman ekimena burutzeko. Erabat onartezina da».
Amancay Villalba: «Inguruko beharrei erantzun integrala emateko garaia da, Astegietako nukleoa ur-goraldietatik libratzeko jarduketak ingurune osorako anbizio handiko ingurumen-berreskurapenarekin konbinatuz».