Felix Gonzalez: «Hegoaldeko Saihesbide posible berri bat martxan jartzeak lotura estua du udalerriaren garapen urbanistikoarekin, eta bereziki 17. sektorearen etorkizunarekin. EH Bilduk argitu nahi du EAJk eta PSEk orain itxitzat ematen duten sektorea desklasifikatzeko aukera».
Amancay Villalba: «EH Bilduk uste du beharrezkoa dela hondakinen kudeaketan hobekuntzak lortzea, ingurumen arloan puntako hiri batengandik espero denarekin lerrokatuta egon daitezen».
Xabier Ruiz de Larramendi: «Zoritxarrez, Udal Musika Eskolan zein Udal Dantza Kontserbatorioan eskaintzen diren ikasgaietako asko ezin dira euskaraz jaso. Egoera horretan, gasteiztarron hizkuntza eskubideak ez dira bermatzen ari eta hori onartezina da».
Felix González: «Salbatu beharreko enpresarik eta enplegurik ez badago, zergatik jarraitzen da hirigintzako “pelotazo” hori bultzatzen? Onartezina da Jauregi Landako lurrak eskaintzen aritzea, bertan 500 etxebizitza baino gehiagoko bizitegi-urbanizazio bat eraikiko delako promesarekin».