AKTUALITATEA


| 2019-10-08 09:20:00

Gasteizko Udalbatzak arduragabekeria politiko eta demokratikoaz jokatu eta a EH Bilduk planteatutako Salburua-erdigunea-Zabalgana ardatzaren inguruko herritar galdeketaren kontra bozkatu du. Elkarrekin taldeak baino ez du proposamenaren alde egin. PNVk eta PSEk kontra egin dute eta PP abstenitu da hiriarentzako hain garrantzi handikoa den proiektua bertan behera gera dadin ahalbidetuz.


Felix Gonzalez EH Bilduko zinegotziak salatu du Urtaranen gobernuak trabak baino ez dizkiola jarri herritarren parte hartzeari, “Nabarmena da gobernu honek herritar galdeketari dion beldur izugarria. Horregatik ez diote esanguratsua den eta, nolabait, hiriaren gobernantzan herritarren erabakitzeko eta parte hartzeko ahalmena bermatzen duen galdeketa bat aurrera aterako”.


Herritar kontsulta honek Gizarte Kontseiluaren babesa jaso zuen organo honek eratutako txostenean, non, horrez gain, proposamenaren helburuak goraipatzen zituen, “herritarren parte hartzea eta demokrazia zuzena dira tokiko kudeaketa publikoa hobetzeko herramintak” zion txostenak. Eta ez hori bakarrik, Kontuhartzaile Nagusiaren eta Udalbatzaren Idazkaritza Orokorraren informeen babesa ere jaso zuen galdeketak.


Hala ere, Urtaranen gobernuak eta PPk hiritarrei erabakitzeko oinarrizko eskubidea ukatzen jarraitzen dute. Are gehiago, jakinda proiektu honek 2016an onartutako Herritar-kontsulten Araudi Organikoaren oinarriekin bat datorrenean eta nahiz eta duela hiru urte onartu zen oraindik ez den galdeketarik burutu, gobernuaren borondate ezagatik. 


Galdeketa hiritarrak bideratzen dituen Gasteizko Udalaren araudiko 13. artikuluaren arabera:
“Udal talde politikoei dagokie erakunde-ekimena. Udal eskumeneko gaien ingurukoa izan beharko du ekimenak, eta, nagusiki, munta bereziko izaera lokaleko gaien ingurukoa, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legean eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legean xedatutakoaren ildotik —bost milioi euroko aurrekontua gainditzen duten proiektuak oro joko dira munta berezikotzat—”


Asko dira galdeketa babesten duten txostenak baina, horrez gain, EH Bilduko zinegotzia den Felix Gonzalezek gehitu du, “galdeketa honen burutzea planteatu da oraindik Salburuara ez denean obren lizitaziorik egin, eta, are gutxiago. Hortaz, ez dira oraindik lizitatzaieen aldeko eskubide ekonomikoak sortu eta kontratuaren geldiarazteak ez lukeenean ere kalte-ordainik suposatuko”.