EH Bilduren Gasteizerako alkategaiak, Rocio Viterok, “LGTBI kolektibo eta pertsonen borroka luze eta
nekaezina” eskertu eta goretsi du, “erreferente delako”. Norabide horretan, alkategaiak
konpromiso bat hartu du gasteiztar guztiekin: “Gasteiz irekia eta anitza eraikitzeko
konpromisoa dut, beren bizitza nola bizi libreki erabakitzen duten pertsona libreez
osaturiko Gasteiz bat, eta bide hori herritarrekin eta mugimendu feminista eta LGTBI-
arekin egin nahi dugu, orain arte bezala”.
Viterok “gizarte justuago, duinago eta askeago bat” aldarrikatu du. “Eskuin atzerakoienak
planteatzen dituen inposaketen eta eskubide-galeren aurrean, nik Gasteiz libre bat
bermatzeko konpromisoa hartzen dut, non nahi dugunari eta nahi dugun bezala musu
eman, gozatu, besarkatu edo maitatu ahal izango dugun. Aurreiritzirik gabe, erasorik
gabe. Pertsona askeak nahi ditut Gasteiz libre batean. Mila koloretako Gasteiz, guztiok
besoak zabalik hartuko gaituena”.