AKTUALITATEA


| 2020-05-21 11:36:00

COVID-19 gaixotasunaren pandemia globalak sortutako osasun-larrialdiaren dimentsioa erronka handia izan da gizarte osoarentzat, ondorio larriak izan baititu. Konfinamendu zail bezain luze baten ondoren, deseskalatze-prozesu bat hasi da, non jarduera ekonomikoa pixkanaka itzultzen hasi den, baina ziurtasun baino zalantza gehiago sortuz.

"Zerbitzuen sektorearen itzulera jarduera ekonomikora bereziki konplexua izaten ari da, are gehiago sektorean sortutako zalantza argi eta logikoekin, erakundeek informazio zehatzik ematen ez dutelako. Udalak sektorea lagundu behar du, gurpiletan makilarik jarri gabe. Hori dela eta, merkatariei, ostalariei eta turismoaren sektoreari arreta zuzena emateko bulego bat sortzea proposatzen dugu", adierazi du Rocio Vitero Gasteizko EH Bilduko zinegotziak.

Bulegoa berehala jarri behar da martxan, sektorean sortzen diren ziurgabetasunei aurre egiteko. Ziurtasun faltaren eta epe laburretan hartutako erabaki aldakorren aurrean, informazio argia eta zehatza behar dutela esan du EH Bilduk. "Beharrezkoa da sektoreak zerbitzu bat izatea zalantzak argitzeko, informazioa biltzeko eta aholkularitza jasotzeko, hartu beharreko neurriei buruz eta negozioek dituzten aukerei buruz", azaldu du Viterok.

Osasun-neurriak betetzen direla aitortzea

EH Bilduren ustez, araudia eta osasun-eskakizunak betetzen dituzten negozioek, egokitzeko ahalegin handia egin dutenek, bete egiten dutela aitortzen dute. Osasun publikoa bezalako gai delikatu batean, aitorpen hori ezin da ekimen pribatuen balorazioaren zain geratu, ezta elkarte jakin batzuetako kide izateari lotuta ere.

"Zentzu horretan edozein diskriminazio saihesteko, beharrezkoa da Gasteizko Udalak kudeatzea eta hiriko negozio guztien esku jartzea araudi ezberdinetan eskatzen diren osasun arauak eta egokitzapenak betetzen direla bermatzen duen ziurtagiri bat", eskatu du Rocio Vitero EH Bilduko zinegotziak.