AKTUALITATEA


| 2020-01-15 12:42:00

Euskal Herria Bilduren ustez, alokairuaren merkatuan zabaltzen ari den egoera larriaren aurrean bereziki gazteei, emakumeei, lan prekarietatean, soldata baxuekin eta, oro har, oso baliabide eskasekin bizi diren gizarte taldeei eragiten diena, Udal Gobernuak aurrera egin behar du eskura dituen tresna guztiak erabiliz arazo honi aurre egiteko eta bere herritar babesgabeenen etxebizitza eskubidea asetzeko.

Felix Gonzalez EH Bilduko zinegotziak gobernuari ekiteko eskatu ditu etxebizitza eskatzaileen kopuru handiaren aurrean, "Etxebizitza eskatzaileen Erregistroan 6.500 espediente baino gehiago daude erregistratuta Gasteizen alokairuko etxebizitza eskatzaileen artean. Hori dela eta, udal gobernuari eskatuko diogu etxebizitza-kupo bat eskuratzeko, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea erabiliz, etxebizitza horiek eskualdatzean". Izan ere, Gonzalezek adierazi duen bezala, Udala da lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidearen titularra, azken hamarkadetan Gasteizen hainbat babes-araubideren bitartez eraikitako etxebizitza-kopuru handi baten gainean.

Eskubide hori baliatu ahal izango du Udalak hari lotutako etxebizitzen bigarren eta ondorengo eskualdatzeetan, baldin eta etxebizitza babestu gisa kalifikatzen direnetik epe jakin baten barruan gertatzen badira. "Horrela, udalak lehentasunez eskura dezake eskualdaketa, eta betebeharra da eskubide horri lotutako higiezinen eskualdaketak eskubide horren titularrari jakinaraztea, eta ezin da eskualdaketa perfekzionatu titular horrek kasu bakoitzean bere eskubidea erabiltzeari uko egiten diola adierazi arte", dio EH Bilduko Felix Gonzalezek.

Alokairuaren merkatuan zabaltzen ari den egoera larri honen aurrean, EH Bilduk behin eta berriz proposatu du Gasteizko Udalak 'alokairuko etxebizitzen udal parkea' izatea, Bilbok, Donostiak eta Iruñeak duten bezala. Era berean, parke horri gehitu behar zaizkio, lehenik eta behin, 21 Zabalguneko titular diren etxebizitzak, alokairu-erregimenean erabili eta esleituz, eta, pixkanaka, etxebizitza berriak gehitzen joan, planifikatzen den kopurura iritsi arte.

EH Bilduk uste du Udalak zuzenean kudeatu behar duela Parke hori, nahiz eta udal gobernuek kudeaketa zuzenari uko egin. EH Bilduk bere planteamendua zabaldu du Udal Parkearen kudeaketa Alokabideri lagaz, alokairuan kudeatu ditzan Bizigune programaren barruan. Azken aukera hori EH Bilduk proposatu zuen Bustaldeako etxebizitzetarako, eta Etxebiderekin elkarlanean aritzea gazteentzako alokairuko etxebizitzen programa esleitzeko. Bide hori Udal Gobernuak ere hartu du bere gain, eta azkenaldian udal etxebizitzak erakunde horren esku jartzeko asmoa agertu du.