AKTUALITATEA


| 2019-12-09 10:51:00

Euskal Herria Bilduk argitara atera du Kanpo-aholkularitza batek egindako txostena, Iradier Arena erabilera anitzeko eraikin gisa egokitzeko beharrezkoak diren erreformak eta obrak definitzea helburu duena. Txosten horretan, enpresak aipatutako eraikinaren potentziala ezagutzera ematen du: "Proposatutako erreformak eginez gero, ekipamenduak aparteko kalitatea izatea bermatuko luke, edozein motatako jarduera artistiko, eszeniko, kongresual edo kirol jarduera hartzeko".

Txostenak dioenez, "obra horien kostua 2,376,904,80 eurokoa da. ERABILERA ANITZEKO IRADIER ARENAk” aparteko akustika izango du, edozein auditorio nazionalen parean, intsonorizazio oso garrantzitsua izango du kutsadura akustikoa saihesteko, […] nazioarteko ekoizpen handiak hartzeko aukera izango du, honako hauek izango dituelako: kutxa eszeniko bat, estalki akustikoa eta tramoya", dio txostenak. Dokumentuak jasotzen du, gainera, hiri osoan ez dagoela ekipamendu garrantzitsuagorik "Gasteiz gorenean egon daitekeela” sinesten uzten ez digunik.

Izan ere, EKO Ingenieria Acustica enpresak ere osatu duen dokumentuan jasotzen denez, erabilera anitzeko ekipamendu deritzona eraikitzeko orduan, "ez zen kontuan hartu ez sonoritatea (akustikoa), ezta intsonoritatea ere (kutsadura akustikoa)”. Horregatik dio "hiltzeko zorian" jaio zen ekipamendua dela, eta horregatik azpimarratzen du txostenak hura eraberritzea beharrezkoa dela; izan ere, Iradier Arena "gure hiriko eta inguruko kultura-erreferentziazko ekipamendua" izango dela dio.

Miren Larrion EH Bilduko Gasteizko bozeramaileak txosten horren garrantzia azpimarratu du. "Dokumentuak aukera ematen du gutxiagora datorren eta erabilerarik ez izatera kondenatuta dagoen kultur azpiegitura bat bizitzaz betetzeko. Txosten horrek erakusten du hori alda daitekeela, eta Gasteizen jada ezarrita dauden kultura-azpiegiturak benetan aprobetxatzeko bidean aurrera egin dezakegula", adierazi du bozeramaileak. Halaber, mahai gainean jarri du alderdiak hiriko azpiegituretarako planteatzen duen ibilbide-orria: "Eraberritu dezagun Iradier Arena, eta gauza bera egin dezagun Printzipal Antzokiarekin, eta bata bestearen osagarri bihur ditzagun, kultura-programazioan eskaintza handiagoa egin ahal izateko. Gero, hirugarren urrats gisa, hirian auditorium bat beharrezkoa den ala ez erabakiko dugu”.

Txostenak nabarmentzen duenez, "kutxa eszeniko oso bat duen antzoki bihurtu ahal izango da". Eszenatoki nagusiak 25x16x16ko neurriak izango ditu. Era berean, txostenak honako hau dio: "Ekipamendu erosoa izango da. Bere ezaugarriak dituen edozein antzoki edo barrutiren erosotasunak izango ditu, 4.000 eta 7.100 pertsona artean kultur ekoizpenetan eserita eta 10.000 pertsona arte kirol erakustaldietan".

Akustikari dagokionez, txostenak egin beharreko hiru ekintza zehazten ditu: sabai proiektatu bat jartzea, gortina akustikoak jartzea eta, azkenik, perimetroan gortina akustiko motordunak jartzea.

Hala ere, kezkatzekoa da duela urte erdi baino gehiago egindako txosten bat dela, 2019ko maiatzaren 23koa, eta gobernuak denbora horretan guztian ez duela argitaratu, txosten horrek sortzen duen interes orokorra kontuan hartu gabe. Felix Gonzalez EH Bildu Gasteizko zinegotziak salatu duenez, "Urtaranen gobernuak txosten hau kajoi batean gordeta izan du 6 hilabetez baino gehiago. Auditoriumaren gisako proiektuak lehenesten ditu Urtaranek eta horiek arriskuan jar ditzaketen proiektu guztiak ezkutatzen ditu gobernuak".