AKTUALITATEA


| 2023-03-21 10:58:00

Rocio Vitero EH Bilduren Gasteizko alkategaia Hernanin eta Usurbilen izan da, bi udalek zaintzen arloan egiten ari diren lana bertatik bertara ezagutzeko. Hala, Viterok nabarmendu duenez, «ukaezina da zainktzak hamarkadako erronka handienetako bat direla, eta pertsona guztien beharrak asetzea bilatu behar dela. EH Bilduk zaintza eredu publiko eta kalitatezkoaren aldeko apustua egiten du. Horren adibide dira Hernanin eta Usurbilen ezagutu ditugun zaintza-politiken ereduak».

Usurbilera egindako bisitan, Viterok b
ertan egin abiarazi diren zaintzei loturiko bi ekimen ezagutu ditu. Lehenik eta behin, Txirikorda bisitatu du, gazteentzako zein adinekoentzako belaunaldien arteko etxebizitza komunitarioen proiektua. Etxebizitza partikularrak batetik, eta komunitatean eta elkarrekin egoteko gune ugari dituen eraikina da. Txirikordak gazteen emantzipazio beharra eta adinekoen etxebizitza eta zaintza eredu komunitario berri bat lortzeko nahia uztartzen ditu bere baitan.

Bigarrenik, eta adinekoei lotuta, EH Bilduren hautagaiak mendekotasuna duten adinekoak zaintzeko eredu aitzindari eta berritzaile bat bisitatu ahal izan du. Bizitegi-ekipamendua da, egoiliarren autonomia eta arreta pertsonalizatua erraztuko duten bizikidetza-unitate txikietan oinarritua. Horrela, logelen ordez, zaintza integratua duten etxebizitza txikiak jarriko dira, ingurune konektatu batean, komunitateari irekita, eta pertson
en nahiaren araberako zaintzan oinarrituko dena.

Hernanin, Viterok Harrera Bulego Integrala bisitatu du, b
ertara bizitzera joaten diren pertsonei ahalik eta harrera onena egitea helburu duena. Harrera horretan, Hernanik eskaintzen dituen zerbitzuen berri emateaz gain, bertan biziko diren pertsonak herriko bizitzan aktiboki parte hartzera animatzen dituzte ere.

Ondoren, EH Bilduren Gasteizko alkategaiak Kulturarteko Plaza Feminista bisitatu ahal izan du Hernanin. Eremu feminista misto eta kulturartekoa da, eta erreferentzia bihurtu da emakumeentzat, migra
nteentzat eta lankidetzarako. Erreferente horrek, martxan jarri eta lehen ikasturtean soilik, 8.105 bisita izan ditu jada.

Rocio Viterok adierazi duenez,
«esperientzia hauek erakusten dute, Euskal Herria Bilduk gobernatzen duen tokian, posible dela gauzak beste modu batera egitea, modu hobean, baita zaintzen arloan ere».

Energiaren Udal Bulegoa bisitatzea

Rocio Viterok Hernanira egindako bisitan, herriko Udalak martxan jarritako Energiaren Udal Bulegoa ezagutzeko aukera izan du ere. Bulego honen helburua kontsumoa murriztea eta energia-eraginkortasuna handitzea da. Xabi Lertxundi alkatearekin egindako bisitan azaldu duenez, Udalak martxan jarri du bulego hori, herritarrei eta enpresei energia-gaiei buruzko aholkuak emateko. Viterok adierazi duenez, «krisi energetiko betean, herritarrei eta enpresei horrelako aholkularitzak ematea sustatzea behar-beharrezkoa da, hainbeste buruhauste ematen ari den energia-aurrezpena sustatzeko modu bat baita».