AKTUALITATEA


| 2021-11-05 10:30:00

EH Bilduk, berriz ere, soluzio integral eta behin betikoa eskatu du Gasteizen trenbidea lurperatzeko. EH Bildurentzako, Garraio Ministroak atzo Garraio Kontseilariarekin egindako bileraren ondoren adierazitako “konpromiso politikoa” ez da nahikoa. “Gasteizek behin betiko konponbidea merezi du Salburua eta Zabalgana auzoak barne hartzen dituen trazadura osoan lurperatzeko”, nabarmendu du Gasteizko Udaleko EH Bilduren bozeramaileak, Felix Gonzalezek.

EH Bilduk nabarmendu du proiektu honekin aurrera egitea lortu ez duten kolore desberdinetako gobernuen ezintasun nabaria. “Azken hamarkadetan hamar ministro izan dira hiri honetan, heltzen ez  den lurperatze bat agintzeko. Gasteizko herritarrek hitzetatik ekintzetara pasatzea eskatzen dute, lurperatze hori bideratu dadila eta osorik egin dadila, auzo berriak ahaztu gabe”, gogorarazi du EH Bilduko Udal Taldearen bozeramaileak.