AKTUALITATEA


| 2020-07-14 14:00:00

EH Bilduk pisu turistikoen aurrean Urtaranen gobernuak duen jarrera berri eta ulertezina salatu du, eta ostiralean hartutako neurria atzera botatzeko eskatu dio. Izan ere, egun horretan bertan, uztailaren 10ean, Tokiko Gobernu Batzordeak ukatu egin zuen pisu turistikoetarako indarrean zegoen muga, Alde Zaharreko eraikinen lehen solairura soilik mugatzen zituena eta erabilera turistikora bideratutako jarduera ekonomiko horren aukerak mugarzn zituena. Alabaina, onarpen berri honek, Udalak hiriko eremu horretako eraikinak osorik etxebizitza turistikoen erabilerarako erabiltzea baimenduko du.

Felix Gonzalez EH Bilduko zinegotziak Urtaran Gobernuari eskatu dio "azken aldaketari atzera egiteko eta erabilera turistikoko etxebizitzen kontrolaren eta erregulazioaren alde lan egiteko. EH Bilduk Alde Zahrrean eraikinak osorik erabilera turistikora bideratzea ez du babestuko. Gobernuaren aldetik jarrera aldaketarik ez badago, EH Bilduk berriro aztertuko du arauaren tramitazioari emandako babesa".

Izan ere, joan den otsailean, EH Bilduk HAPOren arauaren aldaketa babestu zuen, jarduera horren kontrola eta erregulazioa planteatzen zuena, etxebizitzen % 16an etxebizitza-turistikorako erabil zitezkeenak ezarriz, eta eraikinen lehen solairuetan soilik jar zitezkeela ezartzen zuena. EH Bilduk araudi horren aurrean zuen jarrera jarduera horren erregulazioa indartzeko neurri berriak lantzen jarraitzea zen.

"EH Bildun uste dugu turismoa aberastasuna sortzen duen jarduera dela eta ekarpen positiboa egiten diola lurraldeko ekonomiari, baina, era berean, uste dugu araudi bat egon behar duela espekulazio-erabilerak saihesteko, alokairuen garestitzea saihesteko, edo, azken finean, hiriko zati batzuek egungo bizilagunak kanporatzeko edo bizimodua zailtzeko", adierazi du Gonzalezek.