AKTUALITATEA


| 2024-05-07 07:45:00

Datozen asteetan ofizial egingo da Unai Fernández de Betoño zinegotziaren ordez Ekaitz Díaz de Garaio sartuko dela. Alderdiko bigarrenak zinegotzi-aktari uko egin dio arrazoi pertsonalengatik. Ekaitz Díaz de Garaio Sáez de Cerain (Gasteiz, 1985) Goikolarrako bizilagunak hartuko dio lekukoa. Teknikari elektronikoa da, eta Instalazio Fotovoltaikoen inguruko graduondoko ikasketak egiten ari da. Orain arte, sektore pribatuan lan egin du, mantenimendu teknikari gisa. 2011 eta 2018 artean Arratzua-Ubarrundiako zinegotzia izan zen, eta epe horretako azken hiru urteetan Gorbeialdeko Kuadrillako presidentea izan zen.

Ostiralean gauzatuko da Udaleko Osoko Bilkuran Fernández de Betoñoren kargu-uztea eta, ziurrenik, datorren astean hartuko du Díaz de Garaiok kargu berria.