AKTUALITATEA


| 2022-04-20 09:57:00

EH Bilduk zuzenketa batzuk aurkeztu dizkio aldamioen eta behin-behineko hesien gaineko publizitate-elementuen aldi baterako instalazioa arautzen duen ordenantzari. Urtaranen gobernuak martxan jarri duen ordenantza, jardueraren kobrantza arautzen duen tasarik aplikatu gabe. «Urtaranen gobernuak ordenantza martxan jarri du inolako tasarik adostu gabe. Oraintxe bertan, jartzen den publizitatea doan ateratzen ari da. Eta orain, gainera, proposamen inkoherentea egiten du, gehiago zergapetuz publizitatea periferian jartzen duena erdigunean jartzen duena baino. Hau da, ikuspen gehien duen tokian merkeago», adierazi du Amancay Villalba EH Bilduko zinegotziak.

EH Bilduren proposamenaren barruan bi zuzenketa nabarmentzen dira. Alde batetik, gobernuak planteatzen duen kale-izendegia iraultzea, publizitatea hiriaren erdigunean kokatzea kanpoaldean kokatzea baino merkeagoa izatea ezartzen duelako gobernuaren proposamenak. Hau da, gobernuaren planteamenduaren arabera, Dato kalean publizitatea jartzea Arkaiaten jartzea baino merkeagoa da. Hori dela eta, EH Bilduk alderantziz egitea eskatu du, hau da, Gasteizko erdigunean publizitatea jartzen duena gehiago zergapetzea, eta industria-eremuan jartzen duena gutxiago. «Gobernuak EJZ kobratzeko erabiltzen duen kale-izendegian oinarrituta hartu du erabaki hori, baina kale-izendegi berak ez du kasu guztietarako balio. EH Bilduk modu logikoagoan eta bidezkoagoan egitea eskatzen du, publizitatea gehien ikusten den tokietan jartzen duenak gehiago ordain dezan», azaldu du Villalbak.

Bigarrenik, eta jardueraren erabileran abusua saihesteko asmoz, EH Bilduk uste du obren lizentzian hasieran ezarritakoa gainditzen duen denbora – lizentzia handitzeagatik – % 50eko errekargua izango duela hilabeteko.